Zabarre noiz etorriko zain Lezon
Zabarre arratsaldean iritsiko da Lezora. Beno, goizean herriko ikastetxeetan izan da. Iritsiera ofiziala izango da arratsaldekoa.
Gaur hasiko dira Oarsoaldeko lehen jai handiak, Lezoko Mendekoste Jaiak. Hainbat herritako auzoetan izan dira jada festak, baina handien artean lehena Lezokoa da. Eta Zabarre piratak hartuko du giroaren bandera, zabaltzeko. Eta ez da bakarrik etorriko. Sorpresarik ere egongo da.
17:45ean iritsiko da Lezoko kaira, bai, Lezo itsasora ere begira bizi baita. Zabarre Taldeko kideek ederki asko girotu dute herria azken egunetan (material salmentarekin, dantzaren entseguekin…) festak behar bezalako klimarekin hasteko. Baina kontuz; piratak osteratxoa egin du goizean, Lezo Herri Eskolan eta Pasaia-Lezo Lizeoan izan baita. Zabarre ez da inozoa, badaki herritarrak bereganatzen.
Etorreraren ondoren, 19:00etan, iritsiko da pirataren segizioa Gurutze Santuaren plazara txupinazoari bide emateko. Alkate Txikiek izango dute zer esan, eta hori, plazan bilduko direnek era anplifikatuan entzungo dute. Dantzarekin jarraituko dute lezoarrek, Zabarreren dantzarekin. Eta ondoren, afari autogestionatua plazan (21:00etan). Traka ederra mendekosteak hasteko.
Gaurkoa girotze aldera, hemen iazko Zabarreren etorreraren argazki galeria:
Hasierako ekitaldien ondoren, bihar eta etzi badira hamarka ekitaldi festetan. Ondorengoa da haien zerrenda:
Ekainak 8, larunbata
- 9:30: Diana eskualdeko dultzaineroekin.
- 10:00: Lezo Herri Eskolako patioko muralaren margoketa.
- 10:00: Toka eta bote txapelketa Goiko plazan.
- 12:00: Buruhandi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
- 12:00: XX.mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
- 13:00: Musika Eskolako banda eta Lezoko Dantzazaleen emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
- 16:00: Truk txapelketa Tiñelu elkartean.
- 17:00: Xake txapelketa kaialdeko arkupetan.
- 17:30: Pilota eskolako partidak: alebinak eta infantilak, Josetxo Etxandi frontoian.
- 18:00: Muxikoak herrian zehar.
- 19:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
- 19:00: Pintxopotea Karlos Saldise plazan.
- 19:30: The Bane, Ordu Txarra, The Jaig eta Half 8 Tomas Garbizu Musika Eskolako
taldeen kontzertua. - 22:00: Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.
- 23:30: Kontzertuak Karlos Saldise plazan: Gonapeka, MCOnak eta Las Tea Party.
Ekainak 9, igandea:
- 9:30: Diana Eskualdeko dultzaineroekin.
- 10:30: Pintxo lehiaketa haur eta gaztetxoentzat Karlos Saldise plazan.
- 12:00: Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Iban Ugartemendia harrian, eta Jon Etxeberria eta Aratz Mugerza aizkora lanetan. Karmele Gisasola txingak eta harria.
- 12:00: Buruhandi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.
- 16:00: Altxorraren bila. Irteera Gurutze Santuaren plazatik. Mozorrotuak etorri!!
- 17:30: Tio Teronen Semeak: Festamendua dantza emanaldia.
- 19:30: Eztanga anai-arrebak Trikitrilariak.
- 21:45: Zezen suzkoa Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandarekin Gurutze Santuaren plazan.