Ekainaren 26an, Furgobaratzaren bisita, tailer eta guzti
Furgobaratzaren bisitan zehar tailerra emango dute, baratzeetan erabil daitezkeen produktu ekologikoen gainekoa. Tailerra irekia da.
Hilaren 26an, Furgobaratzak ohiko bisita egingo du Lezoko baratze parkera, 18:00etatik 19:30era. Oraingo honetan, ordea, tailer bat eskainiko dute bertan, baratze parkeko erabiltzaileei nahiz herritar orori irekia.
Tailerrean, estraktuei eta landareen osasunari buruz hitz egingo dute. Bertan, baratzeetarako zein produktu ekologiko erabil daitezkeen azalduko dute, baita zein estraktu diren egokienak ere.
Kutxa Fundazioaren Ekogunearen bidez kudeatzen dute Furgobaratza, eta Gipuzkoako baratze parkeen sarean zehar dabil.