[Galeria] Intxixu Trailen, maldan gora eta behera
Atzoko Intxixu Trailen korrikalariek ez zuten izerdirik barruan utzi, dena atera zuten. Maldan gora eta behera, gustura asko aritu ziren.
16 kilometro pasatxoko mendiko lasterketa da Intxixu Trail, 901 metroko desnibel positiboarekin. Atzo, dortsalak agortu egin zituzten kirolariek maldan gora, eta behera egin zuten. Ondoko irudiak horren erakusle dira. Lasterketaren erdialdekoak dira, Ana Cruzek eta Edurne Jauregik HITZArentzat ateratakoak.