Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

65 urtetik gorako 906 pertsona bakarrik bizi dira Pasaian

Hurkoa Fundazioak, Pasaiako Udalarekin eta Adinberri Fundazioarekin egindako inkestaren arabera, 65 urtetik gorako pasaitarrek bizi kalitate ona dutela diote.

Ezkerretik hasita, Rakel San Sebastian, Sergio Ekiza, Juan Ignacio del Pozo eta Laura Gallo
Pasaia
2019/06/12

Pasaitarrak zahartzen ari dira, “eta zahartzen jarraituko dute” Rakel San Sebastian Adinberriko kidearen esanetan. Egoeraz jakitun izanda, adinekoentzako jasangarriagoa  den gizarte eredura egokitzea komeni dela uste dute Adinberrin.

Pasaiak 16.128 biztanle ditu egun. Horietatik 2.000 baino gehiago 65 urtetik gorako pertsonak dira, populazioaren %22,4a alegia. 906 pertsona bakarrik bizi dira eta 1.300, ordea, bikotean. Donostialdea eta Gipuzkoarekin alderatuta, Pasaiako populazioa zaharkituagoa dago.

Sergio Ekiza Pasaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen jarduneko zinegotziak, adineko jende askoren egoera eta beharrak ez dituztela ezagutzen nabarmendu du, “65 urtetik gorakoen %35ak soilik jo dute behin edo behin baino gehiagotan gizarte zerbitzuen sailetik. Horrek esan nahi jende askoren errealitatea ez dugula ezagutzen”.

Ezjakintasun horri aurre egiteko, Hurkoak, Adinberri Fundaziok eta Pasaiako Udalak 65 urtetik gorako hauskortasunari buruzko azterlana egin dute. Ikei proiektuak gidatuta, 65 urtetik gorako 208 pertsonei bizi kalitateari buruz galdegin diete. Emaitzak, orokorrean, positiboak dira, “gehienek bizi kalitate ona dutela uste dute”, dio Laura Gallo Ikeiko arduradunak, “batez beste, 7ko nota eman dute emaitzek”. Osasun, ekonomia eta gizarte harreman arloko adierazgarriak, onak dira orokorrean, baina badira hauskortasun egoera ezberdinak bizi dituzten pertsonak. Eragileek pertsona horien egoeran jarri dute ikusmira. 

Inkestaren emaitzei jarraiki, %10ak ez du inongo babesik jasotzen familiako kideengandik, eta %2,5ak ez dute norengana jo. Deigarria iruditzen zaie, gainera, galdetutakoen %18a bakarrik edo triste sentitzen dela.

Bakarrik bizi direnen artean, %27,4k lurrera erori eta altxatzeko arazoak izan dituzte noizbait. %8,3k sarritan dituzte osasunarekin lotutako arazoak, eta beste %8,3k adierazi du ezin duela kalera atera, gaixotasun bat dela eta.

Gehienek, (%67) eguneroko jarduerak egiteko gaitasun oso ona izan arren, %6,7k arazo handiak ditu. %18,5ak, halaber, zailtasunak ditu finantza, lege edo administrazio jarduerak bere kabuz egiteko. Ia erdiak, gainera, zailtasunak ditu etxeko lanak egiteko. %6k, berriz, zail izaten du gastu ekonomikoei aurre egitea. Pasaiako adinekoen batez besteko errenta, 975 eurokoa da, Gipuzkoakoa baino txikiagoa. Etxebizitza eta mugikortasunari dagozkien arazoak ere antzeman dituzte, izan ere, galdetutako %36ak iritzi negatiboa eman dute, eraikin askok ez baitute igogailurik.

Hortaz, 65 urtetik gorakoen bizi-kalitatea, pozik egoteko modukoa bada ere, Pasaian hauskortasun testuinguru bat ere badagoela oroitarazi du Gallok, “hauskortasun egoera bizi duten pertsonengan jarri behar dugu arreta”.

“Gehien kezkatzen gaituena, 65 urtetik gorako lagun askok pairatzen duten isolamendu eta bakardadea da” esan du Juan Ignacio del Pozo Hurkoako zuzendariak. Hurkoa Fundazioak baztertuta edo isolatuta dauden adineko jendearekin eta gaixotasun psikikoak dituzten pertsonak babesten egiten du lan. Erabiltzaileekin egiten duten lana, maiz beranduegi hasten dute “pertsonen errealitatea ezagutu gabe” Pozok dionez. Laguntze lanak azkarrago hastea ezinbestekotzat dute, hauskortasun egoerak ekiditeko. Pasaian egindako inkestak, 65 urtetik gorako biztanleen beharrak hobeto ezagutzeko balio du, eta horrekin batera bazterkeriari aurre egiteko. 

Pasaiako Udalak gizarte zerbitzuei emandako bultzada goraipatu dute eragile ezberdinek, Pasaia “herri txiroa” izan arren, gizarte zerbitzuak zaindu ditu eta. Halaber, inkestan parte hartutako guztiei esker ona adierazi diete.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.