Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Izaskun Gomez izango da Pasaiako alkate

PSEk eta EAJk aginte akordioa lotu dute. Izaskun Gomez izango da Pasaiako alkatea 2019-2023 legealdian, jeltzaleen babesarekin.

PSEko Izaskun Gomez Pasaiako alkatea izango da EAJren babesarekin.
Pasaia
2019/06/14

Atzo jakinarazi zion Nahikari Oterminek HITZAri negoziatzen ari zirela Pasaiako EAJ eta PSE, eta aukera guztiak mahai gainean zeudela. Azkenean ados jarri dira bi aldeak eta Izaskun Gomez izango da alkate berriz ere, hautagai bozkatuena izan ez arren. Bihar goizean hartuko du agintea. 2003-2007 agintaldian, nahiz aurrekoan ere alkate izandakoa da Gomez. Hirugarrenez gidatuko du herria, beraz, udaletxetik.

PSE-EEk eta EAJk HITZAra bidalitako oharraren arabera, gaur eguerdian itxi dute akordioa, biharko alkate izendatze eta udalbatza eratze udalbatzarra baino 24 ordu eskas lehenago. “Akordioak ahalbidetzen du bi alderdiek udalbatzan gehiengo osoa izango dutela, eta Izaskun Gomezentzat izatea alkatetza”. Alkatetzarako bakarrik ez. Akordioa gobernagarritasun eremurako ere bada, bi alderdiek “era koordinatuan eta leial lan egiteko” konpromisoa hartu dute, “gobernu programa bat egikaritzeko”. Gainera, udalbatzarretan eta batzordeetan ere elkarlana izango dutela ardatz jakinarazi dute PSE-EEk eta EAJk, “horietan izango diren ekintzak eta erabakiak babestuko dituzte, udaleko ohiko jarduera bateratua izango da”.

Ezjakintasuna zen nagusi azken egunotan, inork ez baitzekien zein norabide hartu zuen alkate makilak. PSEko Eneko Anduezak adierazitakoren arabera, haiek ez zuten hautagairik aurkeztuko jeltzaleen babesa izan ezean. Aginte akordioa lortuta, eskatutako egonkortasuna emango dio Oterminek Gomezi.

Azken orduotan EH Bilduk elkarrizketa eta akordiorako deia luzatu die Pasaiako udalbatzaren parte izango diren alderdi guztiei. Junkal Mintegia, hauteskundeen irabazleak, politika egiteko modu berri bat egiteko zetorrela adierazi zuen. Akordioa oinarri dutela, Pasaiak bizi duen egoera larriari  elkarlanean aurre egiteko proposamenarekin zuzendu zaie EH Bildu, beste indar politikoei. PSEk eta EAJk, ordea, ez dute erantzunik eman, eta biren arteko akordiora mugatuko dute agintea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.