Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa] Pasaiako aginte makila hartu du Gomezek, kexu artean

2019-2023 legealdiko Pasaiako udalbaltza eratu dute gaur. EAJ eta PSEk azken unean lortutako akordioari esker hirugarren aldiz izango da alkate Izaskun Gomez.

PSEko Izaskun Gomezek hirugarren aldiz jaso du aginte makila, Arizabala jauregian
Pasaia
2019/06/15

Pasaiako alkatetza estatu auzia izan dela agerikoa izan da gaur Pasaiako udaletxean. Hautetsien mahaiaren atzean, ohiko baino hedabide gehiago. Haien atzean lurraldeko ordezkari politikoak, PSEko Denis Itxaso eta EH Bilduko Juan Karlos Izagirre, biak Gipuzkoako ahaldungai izandakoak azken hauteskundeetan. Azkenik, udalbatzar gelaren atzealdean herritar asko. Batzuk, gehienak, PSE eta EAJk lotutako akordioa salatzeko, alderdien mesederako besterik ez baita haien ustez. Besteak, gutxiago, Izaskun Gomezi babesa adierazi diote.

Tentsiopean hasi da legealdiko lehen udalbatzarra. Atzoko gertakariek hautsak harrotu baitituzte. PSEko hautetsiek aurpegi serioa zuten. EAJkoak, burumakur.

Ohi bezala, adin mahaia osatuz ekin diote udalbatzarrari. EH Bilduko Mikel Gotzon Garcia eta Iraitz Pazos izan dira mahaiko kideak, hautetsirik zaharrena eta gazteena baitira.

Zinegotzi egiaztagiriak eman eta kargua zin egin ostean, alkatea nor izango den bozkatzeari ekin diote. Hiru hautetsik aurkeztu dute euren hautagaitza, EH Bilduko Junkal Mintegiak, zerrenda bozkatuenaren burua, PSEko Izaskun Gomezek, eta Julen Rodriguezek Ahal Dugu Podemosen izenean.

Ezohiko bozketa prozesuarekin aukeratu dute alkatea, EH Bilduren eskariari jarraiki. Bozketa sekretu bidez egin dute, EAJ abstenitu baita prozesuaren inguruan galdetu diotenean. Bozketan, ordea, ez da ezustekorik egon, EAJk Izaskun Gomezi eman dizkio bozak. Hortaz, emaitzak honako hauek izan dira: Rodriguezk (Elkarrekin Podemos) bi boto jaso ditu, Mintegiak (EH Bildu) 6 eta Gomezek 9 (PSE-EE), gehiengo absolutua ematen duen kopurua, alegia.

PSEko alkateak aginte makila hartu bezain pronto, bertaratutako hainbat lagunek haien haserrea agertu diote Gomezi, eta batez ere EAJko Nahikari Otermini. Alkateak bereari eutsi dio eta irribarrerik egin gabe, Pasaiaren alde lan egingo duela esan du, “abian ditugun proiektu garrantzitsuak eta etorriko direnak kudeatzen jarraituko dugu, Pasaiako arazo estrukturalei aurre egiteko”. Arazo horiek pasaitar guztiei eragiten dietelakoan, akordiorako prest izango dela gaineratu du, “zuekin elkarlanean aritzea espero dut”.

Udalbatzarra bukatu baino lehen, Junkal Mintegiak hitza hartu du. Koalizio subiranistaren ustetan, Pasaian alderdien politikak porrot egin du. Erabakiak “Pasaiatik kanpo” kanpo hartzen dira herritarren ongizatearen kontra. “Emaitza ezberdinak lortu nahi baditugu ezin dugu jarraitu berdina egiten”, adierazi du Mintegiak. Herritarren eskubideak zaintzeko modu bakarra, herriko ordezkari politikoen batasuna izango dela nabarmendu du antxotarrak.

Juan Karlos Izagirre EAJri zuzendu zaio. “Atzo arte abstenitzeko asmoa zuten zinegotziek, PSEri eman diote boza gaur. Argi dago akordio hau herriko erakundeetatik kanpo hartu dela. Ez dute errespetatu herriaren errealitatea”.

Mintegiari babesa

Hainbat lagun bildu dira udaletxean, Arizabalo jauregian, Junkal Mintegiari egindako lana eskertzeko. Azken momenturaino saiatu da EH Bilduko kidea beste alderdiekin elkarlanerako akordio bat lortzen. Ostegunean lankidetza proposamen bat luzatu zioten beste alderdiei, baina ez zen halakorik gauzatu.

Udalbatzarra bukatuta, harrera txikia egin diote Mintegiari udaletxearen sarreran, zenbait herritar eta alderdikidek. Amaia Agirregabiria alkate ohia ere zain zuen. Biek elkarri besarkatu diote, hunkituta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.