[Aurrerapena] Pertsona bat atxilotu dute Errenteriako gizonaren heriotzarekin lotuta
Atxilotua Antiguako ertzain etxera eraman dute. Ikerketa oraindik zabalik dago.
Igandean Gros auzoan erasoa jaso eta astelehenean Donostia Ospitalean hil zen 61 urteko errenteriarraren kasuarekin lotuta pertsona bat atxilotu dute gaur Donostian. Hala zabaldu EITBk eta ikerketako iturriak aipatu ditu. Atxilotua Antigua auzoko ertzain etxera eraman dute. Ikerketak zabalik jarraitzen du.