Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bizituk, zinema eta dibertsitate funtzionala kalera aterako ditu

Bizitu proiektuaren barruan bosgarren film emanaldia antolatu dute. Lehenengoz kalean izango da, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian.

Bizitu proiektuaren bosgarren emanaldia aurkeztu zuten atzo.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/06/19

Dibertsitate funtzionala duten haurrei zinemaz gozatzeko aukera bermatu nahi die Bizitu proiektuak. Ez edonola, beste haurren baldintza beretan, eta dibertsitate funtzionala duten horien guztien beharretara egokituta, eta horren harira, bosgarren saioa eskainiko dute hura antolatzen duten Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek. Honakoa baina, berezia izango da, izan ere, OzZinema zineklubaren laguntzarekin antolatu dute eta kalean egingo dute lehenengoz, Koldo Mitxelena jolastoki estalian, 21:30ean hasita.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten proiektuaren bosgarren ekinaldia Onintza Agirre proiektuaren sortzaileak, Yolanda Martin Juneren Hegoak elkarteko kideak, Erika Martinez  Mindara elkarteko kideak, Nagore Portugal eta Jonathan Sedeño OzZinemako kideak eta Ion Collar Kultura zinegotziak. Aurkezpena film emanaldia izango den leku berean egin zuten, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian, eta krispetak ere ez ziren falta izan.

Dibertsitate funtzionala duten haurrei zinemaz gozatzeko aukera eskaintzea du helburu proiektuak, baita aisialdiko eta ondo pasatzeko giroa sortzea eta elkar ezagutaraztea ere, saioa haur eta familia guztiei irekia baita. Sarrera doan izango da eta ez da gonbidapenik behar izango parte hartzeko. Proiektuak aurrera egin duen neurrian berritasunak txertatzeko aukera ikusi dutela zehaztu zuen Martinek, “horregatik apustu hau egin dugu. kalean egiteak bi helburu nagusi ditu: Mindara eta Juneren Hegoak elkarteen lana ikusaraztea, eta familia guztiei zinemaz gozatzeko aukera eskaintzea orain hasiko den opor garai honetan”.

2017an sortu zutenetik, bosgarren saioa izango du ostiralekoa. Lego Ninjago filma aukeratu dute eta sei urtetik gorako haurrentzat begirakoa da.

Mugak gainditu

Gune kulturalek ez dituztela oro har, behar bereziak dituzten haurren familien beharrak erantzuten nabarmendu dute antolatzaileek, “aisialdi espazio horietara heltzeko zailtasun handiak izaten dituzte, ez daudelako egokituta”. Egoera bera errepikatzen dela zinema aretoetan nabarmendu dute, ezin dira topagune izan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat. Hori da proiektuaren ardatza. “zinemaren esperientzia denen eskura jartzea, haur bakoitzaren ezberdintasunak errespetatuta eta izan ditzaketen behar bereziei erantzutea”. Juneren Hegoak eta Mindara elkarteak bere esku hartzearekin laguntzen dituzten haurren beharrei erantzun nahi diete, “aisialdia eta kultura ere funtsezkoak baitira pertsonen garapenerako”. Filma ikusteko modua bera da berezia. Izan ere, ez da zertan isilik ikusi behar, pelikula bera komentatu, ikusleek mugitzeko aukera izango dute eta horretarako gunea egokitu egingo dute parte hartzaileak eroso sentitu daitezen, “zinema egokitu egingo dugu dibertsitate funtzionala duten harrei begira”.

Sarean egindako lanari garrantzia eman diote gainera. Horren harira, OzZinemari aipamen berezia egin dio Martinek, “pelikulak kudeatzeko ezinbestekoa da eskaintzen digun laguntza eta dugun elkarlana oso emankorra da.  Oraingoan, emanaldia kalean egin ahal izateko beraien errekurtsoak eta esperientzia eskura jarri digute”. Errenteriako Udala eta Zineuskadiri ere eman dizkiete eskerrak, “beren laguntza eskaini eta hasieratik proiektuarekin sinisteagatik”.

Boluntarioak. Horiek ezinbestekoak direla esan zuten antolatzaileek, “beraien lanarik gabe halakoak ez lirateke posible izango, ezta gureak bezalako elkarteak lanean izatea”.

21:30ean hasiko da emanaldia, baina aurretik bertaratzera deitu ditu familiak Agirrek, “bokata prestatu eta hemen afaltzera deitu nahi ditugu familiak, elkarrekin aisialdi giroaz eta zinemaz gozatzeko”.

Collarrek eskerrak eman zizkien antolatzaileei egiten duten lanarengatik, “familia giroa sortzen duzue eta kulturari irisgarritasuna ematen diozue”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.