'Las maestras de la república', Gezalan
Etxetxok eta Lezoko Zinema Txikiak antolatu duten emanaldia hilaren 20an da (osteguna), 19:00etan hasita. Sarrera, berriz, doan.
Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak, Lezoko Zinema Txikiaren elkarlanean, ikus-entzunezkoen saio berri bat antolatu du ostegunerako (hilak 20), 19:00etan, Gezala Auditoriumean. Las maestras de la república film-dokumentala ikusteko aukera prestatu du.
Pilar Perez Solanok zuzendutakoa da lana, eta besteak beste, 2014an Goya saria jaso zuen, dokumental luzeen atalean.
Film-dokumentala gazteleraz da, eta sarrera doan da, Gezalako eserlekuak bete arte. Hemen lanaren aukezpen trailerra.