Su Ta Gar, Seguridad Social eta Anari arituko dira madalenetan
Aurtengo jaietan Su Ta Gar, la Basu, Nerabe, Oihan Vega, Seguridad Social, Roba Estesa eta Anari arituko dira Zumardiko zein Linoko oholtza gainean jaiak girotzen.
Atzo OiangozHau mugimenduak jakinarazi zuen madalenetarako atondu duen musika egitaraua, eta gaur jai batzordeak beste hainbeste egin du. Aurtengo jaietan Su Ta Gar, la Basu, Nerabe, Oihan Vega, Seguridad Social, Roba Estesa eta Anari arituko dira Zumardiko zein Linoko oholtza gainean jaiak girotzen. Su Ta Gar eibartarrak uztailaren 21ean joko dute Zumardian 01:00etan hasita. la Basu eta Neraberen txanda uztailaren 22an izango da, Lino Gunean joko du lehenak 22:00etan hasita eta Zumardiko oholtzan bigarrenak, 01:00etan. Oihan Vega klasiko bat da, eta aurten ere lepo beteko du Zumardia, 00:00etan hasiko da musika jartzen.
Seguridad Social Valentziarrak (Herrialde katalanak) Zumardian joko dute 00:30ean hasita eta ordu berean, baina Linon, Roba Estesa emakumeek osatutako zazpikote feministaren emanaldia izango da. Tarragonakoa da taldea. Jaien azken egunean eta Xabier Olaskoaga plazan antolatu dute Anariren kontzertua. Azkoitiarraren emanaldia 19:00etan hasiko da. Jaien aurretik, uztailaren 20an Txistulariek kontzertu nagusia egingo dute Niko Etxartek lagunduta. Zumardian izango da hori, 20:00etan hasita.