Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Duintasuna kozinatzen jarrai dezaten

6.000 euroko txekea eman dio EHIGEK Zaporeak elkarteari Lesbosen kozinatzen eta janaria banatzen jarrai dezan. Diru hori 'Makina bat taupada' jaiko otorduekin eskuratu dute.

Zaporeak elkarteari 6.000 euro eman dizkio EHIGEk Lesbosen lanean jarraitzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/06/20

Errenterian ospatutako Euskal Eskola Publikoaren Jaian jatorduetatik bildutako diru guztia Zaporeak Elkarteari emango ziola jakinarazi zuen EHIGEk, eta hala egin du. 6.000 euro bildu zituzten guztira, eta gaur eman dio txekea Zaporeak Elkarteari Koldo Mitxelena Ikastetxearen jolastoki estalian egindako agerraldian. Jasotako dirua, Lesbosen diren migratzaileei otorduak ematen jarraitzeko erabiliko du elkarteak. Gaur, gainera, errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela nabarmendu du Mikel Arozena Zaporeak proiektuko kideak eta halako laguntzak jasotzea “bizirauteko” ezinbestekoa dutela esan du: “Gu kontutan izatea proiektu bezala, eta laguntzeak aukera ematen digu bidea egiten jarraitzeko, errefuxiatuei laguntzeko”. errefuxiatuen etorrera etengabea dela esan du, “egunero ari dira baltsak heltzen. Lesbosen bakarrik aurten, 4.200 errefuxiatu berri sartu dira, eta ez dugu ikusten hango lana noiz amaituko den”.

Kexu azaldu da Arozena, beharra handia bada ere, “albiste handietako bat” ez delako jada: “Duela bi aste Lesbosen bi ume hil ziren. Izugarria da, hor dago tragedia hori, egunero”.

Une honetan zaporeak elkartea Lesbosen ari da lanean. 1.400-1.600 otordu prestatzen eta banatzen dituzte egunero.Bertan lanean ari direnak boluntarioak dira, hiru asteko txandak egiten dituzte eta ateak zabalik ditu Zaporeak elkarteak lagundu nahi duten guztientzat, “zortzi pertsona saiatzen gara egoten bi txandatan eta sukaldea koordinatzen duena denbora gehiagoz egoten da”.

Lesbosekoa, gogora eta polita dela aldi berean dio Arozenak, “aurretik Kiosen egona naiz errefuxiatuekin. Une honetan, Lesbosen haur eta emakumeei ematen diegu jaten soilik, kanpaleku ondoan dagoen zentro batean ari garelako”. Emakume helduei eta haur txikiei jaten ematea oso gogorra egiten zaiola aitortu du, “sentimendu aldetik izugarria da. Beren begiradak, esker ona… Bada jendea ia hiru urte daramana”.

Boluntario lanak egiteko prest dagoen oro Zaporeak elkartearen webgunean sartzera gonbidatu du Arozenak, “bertan harremanetan jartzeko aukera dute eta zertan laguntzeko prest dauden azaltzeko. Sukaldean laguntzeko ez da sukaldari handia izan behar. Nekagarria da, emozionalki ere gogorra da eta indartsu joan behar da, baina aldi berean aberasgarria da oso, pertsonalean lagundu duzun sentsazioarekin itzultzen zarelako”.

Lesbosen ezinbestekoa den janaria ematen diete haur eta emakumeei Zaporeak elkarteko boluntarioek; janari hori elikagaia da, baina bada duintasuna, eta batez ere, elkartasuna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.