Eskuin muturrari buruzko erakusketa, Antxoko Kultur Etxean
Eskuin muturra hedatzen ari da eta intolerantzia gai politiko bihurtu da. Antxoko Kultur Etxean korronte politiko honen arriskuak aztergai egongo dira hilaren 23a arte.
Korronte xenofoboen diskurtsoak hedatzen ari dira, baita Euskal Herrian ere. Eskuin muturrak gizartean izan dezakeen eragin suntsikorra Pasai Antxoko Kultur Etxean erakutsiko dute asteburuan zehar.
Erakusketaren gako guztiak argi geratu daitezen, bisita gidatuak antolatuko dituzte, Agustin Unzurrunzaga SOS arrazakeriako kidearen eskutik. Bisitak erreserbatzeko Helbide elektronikoa: silvana.luciani@sosracismo.eu
Erakusketa goizez izango da ikusgai 11:00etatik 13:00k arte eta arratsaldez 17:00etatik 20:00ak arte. Hilaren 23an bukatuko da erakusketa.