Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Greba hasi dute Papresako langileek

Aurretik mobilizazioak egin dituzte, bi orduko kontzentrazioak enpresa aurrean baina enpresak erakutsi duen "itxikeriaren" aurrean grebara ateratzea erabaki du enpresa batzordeak.

Papresako langileak elkarretaratzeak egingo dituzte eguerdian eta arratsaldean greba egunetan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/06/20

Greba hasi dute gaur Errenteriako Papresako langileek. Zehazki gaur, hilaren 27 eta 29an eta Uztailaren 6an eta 24an deitu dute grebara. Papresako langileen protesta ez dago lotuta papergintzako greba deialdiarekin Mattin Otamendi Papresako enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez. Aurretik mobilizazioak egin dituzte, bi orduko kontzentrazioak enpresa aurrean baina enpresak erakutsi duen “itxikeriaren” aurrean grebara ateratzea erabaki dutela azaldu du: “Sei hilabete daramagu negoziatzen, bederatzi bilera egin ditugu, baina ez diete gure hainbat eskaerei jaramonik egin eta grebara deitzea erabaki dugu”.

Eskaera zehatzak dituzte langileek. Soldata igoera eskatu dute, KPIaren igoera gehi biko igoera 2018, 2019 eta 2020an, “enpresak baina KPIaren igoera hutsa  gehi taulak irabazien arabera eskaintzen digu”. Aldi bateko langileen gainekoa da beste eskaeretako bat. Gogor salatu du Otamendik enpresaren jarrera, “zazpi eta bederatzi urtez aldikako langileak izan dira, telefono deien menpe izan dira etengabe eta orain kaleratu egin dituzte. Bi pertsona horiek berriz ere kontratatzea eskatzen ari gara, ez zaigulako bidezkoa iruditzen zazpi eta bederatzi urtez lanean egonda kaleratzea”.

Enpresarekin gainera, bestelako gatazkak izan dituzte langileek eta epaitegira eta lan ikuskaritzara jo dutela azaldu du enpresa batzordeko presidenteak, “aldikako langileei ez zitzaien zegokiena ordaintzen.hori iaz salatu genituen eta berreskuratu genuen diru hori baina egun oraindik ere arazo asko ditugu enpresak ez dituelako kategoriak errespetatzen, jai egunak ez dituztelako behar bezala egiten, eta gainera aldikako langileek ez dute lan egutegia gainontzeko langileek bezala. Horiek guztiak aldarrikatzen ari gara ere grebaren bidez”.

61 urterekin jubilatzeko aukera izatea ere ari dira eskatzen. Gehienek 40 urte eman dituzte txandaka lanean eta horrek osasunean eragina duela nabarmendu du Otamendik.

Bost greba egunera deitu du Papresako enpresa batzordeak eta akordioetara heltzeko borondatea azaldu dute langileek, “baina enpresak ez du bide horretan urratsik egin. Are gehiago, duela hiru egun zuzendaritzako bi kide grebaren gainean bozketa egin behar genuenean sartu ziren ikustera nork hartzen zuen parte eta nork ez. Langileak kikiltzeko egin duten zalantzarik ez dugu, eta horren aurrean enpresa batzordeak berretsi egin du greba”.

Greba egunetan elkarretaratzeak egingo dituzte langileek eguerdian eta arratsaldean Papresaren sarrera nagusian 13:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.