Kirola eta giza eskubideak eskutik helduta berriro
Zumardian egingo dute erakustaldia 10:00etan hasita. 13:00etan berriz, argazki erraldoia egingo dute.
Euskal presoen giza eskubideen aldeko dinamikak ez du etenik, eta Orain Presoak iniziatibaren barruan, euskal presoek oro har, eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak bereziki, bizi duten errealitatea gizarteratu nahi du Errenteria-Oreretako Sare herritarrak. Giza eskubideak eta kirola eskutik helduta iritsiko dira berriro, izan ere, handball erakustaldia antolatu dute larunbatean. Eskubaloi erakustaldia egingo duten hirugarren aldia da euskal presoen eskubideen alde, eta aurten ere, herriko eskubaloi jokalarien inplikazioa ezinbestekoa izan du Sarek.
Zumardian egingo dute erakustaldia 10:00etan hasita. 13:00etan berriz, argazki erraldoia egingo dute.
Une honetan larri gaixo dauden bi preso oreretar daude. Mikel Arrieta eta Aitzol Gogorza. Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 positiboarekin du Arrietak. Algeciraseko espetxean da, Euskal Herritik 1.100 kilometrora. Gaixotasun larria, sendaezina, eta endekapenekoa da Arrietak pairatzen duena. 2000 urtean espetxeratu zuten, eta azken urteetan Algecirasko espetxean dago. Lehen graduan sailkatuta dute preso oreretarra, eta isolamenduan dute. Gogorza pasa den apirila hasieratik ari da zigorra etxean betetzen, pultsera telematikoa jarria du, eta terapia egiteko eta mediku kontsultetara irteteko baino ezingo du etxetik atera.