Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sorkuntzak kalea hartuko du

Arte eszenikoek kalea hartuko dute hilabete honetatik irailera bitartean, eta herriko hainbat txoko agertoki bihurtuko dira antzokiak atzean utzita. Hala jakinarazi dute gaur Ion Collar Kultura zinegotziak, Iker Tolosa Kultura teknikariak eta Miren Alkala Eztenako kideak.

Iker Tolosa, Ion Collar eta Miren Alkala.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/06/20

Arte eszenikoek kalea hartuko dute hilabete honetatik irailera bitartean, eta herriko hainbat txoko agertoki bihurtuko dira antzokiak atzean utzita. Hala jakinarazi dute gaur Ion Collar Kultura zinegotziak, Iker Tolosa Kultura teknikariak eta Miren Alkala Eztenako kideak.  Dantza, antzerkia eta zirkua, hori udari begira udalak aurkeztu duen proposamena Collarrek nabarmendu duenez: “Kaleek beso zabalik hartuko dituzte akrobata, dantzari, antzezle zein orekariak, euren ikuskizunekin publiko zabala txunditzeko prest”. Programa “eklektiko eta erakargarria” dela gaineratu du Tolosak.

Eztena arte eszenikoen jaialdiaren antolakuntzako kide den Alkalak hartu du hitza lehenik, izan ere, aurtengoa berritzailea izan da erabat, eta bihartik hasita igandera arte ikusi ahalko da herriko kaleetan zein Niessen Kulturgunean uzta. Aurreko formatua agortutzat emanda, Eztena irauli dute aurten antolatzaileek arte eszenikoen izurritea ziztatzen jarraitzeko. Hiru astez Euskal Herriko eta haragoko 25 sortzaile lanean aritu dira Errenteria-Oreretako kaleetan eta espazio ezberdinetan Eztena berezia egiteko aurten, Hiru proiektu, 25 sortzaile, probokazio bat goiburuarekin.

Hiru proiektu herrian bertan sortzeko lanean aritu dira Eztena proiektuaren barruan hainbat lagun, bakoitza zuzendari edo konpainia batek gidatuta. Kaleak hartu dituzte ikuskizun horiek prestatzeko garaian, herriarekin zein herritarrekin harremanetan jarri dira prestaketan, eta bihartik, emaitzak kalean bertan bi kasutan eta Niessen Kulturgunean emango dituzte ezagutzera. Luxuzkoa izango da horietako emanaldi bakoitza, Alkalak zehaztu duenez, Eztenak eman dituen hiru ikuskizun horiek silik Errenterian eta asteburu honetan ikusteko aukera izango delako, “badira arrazoiak beraz ikusteko eta horiekin gozatzeko”.

Eztena proiektu berriak emandakoa gainera, dokumentatzen ari dira. Lan horretan Amets Badiola ari da argazkiak egiten eta prozesuaren irudiak jasotzen; eta Alaia Martin oiartzuarra, berriz, dokumentatzen ari da liburua idatzi eta argitaratzeko. Eztenaren aurtengo edizioa beraz, ongi dokumentatuta eta jasoa geldituko da.

Eztenaren barruan sortzen Espe Lopezekin sortzen ari diren ‘La mirada’ sorkuntza lanaren une bat.

Eztenak Errenteriako Udalaren babesa eta laguntza ere jaso du, eta eskerrak eman dizkio Alkalak, “erakutsitako konfiantzagatik”. Eta herritarrak kutsatzera deitu ditu, azkenik, Alkalak, “arte eszenikoekin gozatzera asteburu honetan, kultura bizitzera, aukera paregabea izango delako”.

Euskal Herrian nekez topatuko dela Eztenaren antzekorik esan du bere aldetik Tolosak, “luxua da herriarentzat eta bat dator erabat udala diziplina ezberdinetan sorkuntza sustatzeko ematen ari den urratsekin”.

Kalez kale programazioa

Eztenak bete-betean hartuko ditu kaleak asteburuan, baina udalak udarako prestatu duen arte eszenikoen programak ere aretoak utzi eta kalera irtengo dira hilabete honetatik irailera bitartean. Hilaren 27an, Kukai Dantzak eta Brodas Bross konpainiak elkarlanean sortutako Topa ikuskizuna eskainiko dute Fanderiako Dolores Ibarruri plazan 20:00etan. Bezperan, tailerra egingo dute Fanderian 20 neraberekin.

Bi egun geroago helduko da bigarren hitzordu kulturala, hilaren 29an, eta Lapso Cirk taldeak oreka azken muturreraino eramango du Ovvio zirku garaikide piezarekin Herriko plazan 19:00etan. Utzailaren 11n Trapu Zaharra konpainiak Sefini lanarekin umore ironiko eta garratza nahastuko ditu Zumardian19:00etan. Madalenetako programazioan txertatu dute hurrengo eskaintza, familiari eskainita Markeliñeren Zoozoom antzezlana emango dute Koldo Mitxelena plazan uztailaren 25ean, 17:30ean.

Abuztuan etenaldia egingo dute, eta irailaren 7an Mumusic Circus taldeak Flou papagayo ikuskizuna eskainiko du Pontikako Arditurri kalean 19:00etan. Amaitzeko, Dantza Hirian mugaz gaindiko jaialdi ibiltariarekin bat egingo du Errenteriak. Irailaren 15ean, Nowhere Theatrek El Lago de los cisnes emango du Diputazio plazan 12:30ean; UnaiUna konpainiak All inclusive lana Zumardian 19:00etan; eta Amaiur Luluagaren taldeak J-ahO! Herriko plazan 19:30ean.

Kalea hautatu dute emanaldietarako, eta aukeraketa kontziente horren barruan beste bat ere egin dute, kultura deszentralizatzearen aldeko apustua, hain zuzen ere. Tolosak azaldu du arrazoia, “beti Erdialdean antolatzen dira halako emanaldiak eta erabaki dugu badela garaia kultura ere auzoetara eramateko. Kultura denen eskura jartzeko modua da, deszentralizatzekoa, baita auzoak ezagutzeko era ere”.

Eztenaren egitaraua

Bihar, ostirala

  • 17:00: Eraikitzen gaituzten hitzak, Horman Foster; Zamalbide kalea 4an.
  • 19:00: Aldarri, Metrokoadroka kolektiboa; Heriko plazan eta Zumardian.
  • 22:30: La Mirada, Espe Lopez; Niessen Kulturgunean.

Etzi, Larunbata

  • 12:30: Aldarri, Metrokoadroka kolektiboa; Pablo Sorozabal plazan.
  • 19:00: La Mirada, Espe Lopez; Niessen Kulturgunean.

Igandea, 23

  • 12:30: Aldarri, Metrokoadroka kolektiboa; Herriko plazan eta Zumardian.
  • 17:00: Eraikitzen gaituzten hitzak, Horman Foster; Zamalbide kalea 4an.
  • 19:00: Eraikitzen gaituzten hitzak, Horman Foster; Zamalbide kalea 4an.
  • 20:00: La Mirada, Espe Lopez; Niessen Kulturgunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.