Elkarretaratzera deitu dute azken hilketa matxista salatzeko
Elkarretaratzera deitu du gaur Oreretako Mugimendu Feministak Niessen Merkatalgunearen sarreran 19:30ean .
Elkarretaratzera deitu du gaur Oreretako Mugimendu Feministak. Urruñan (Lapurdi) etxean hilda aurkitu zuten Mayie Nervi 81 urteko emakumea, tirokatuta astelehenean. 83 urteko bere bikotekidea ere hilik aurkitu zuten. Poliziaren hipotesiaren arabera, gizonak hil zuen andrea, eta gero bere buruaz beste egin zuen.
Hilketa matxista hori salatzeko kalera aterako dira gaur 19:30ean; Niessen Merkatalgunearen sarreran izango da.