Madalenetako Alabergako danborradan izena emateko azken eguna, bihar
Horretarako, Alabergako auzo elkarteko lokalera jo beharko dute bihar (hilak 26) 18:45etatik 19:45etara.
Alabergako danborradaren iazko irudi bat. Madalenetako Alabergako danborradan parte hartu nahi dutenek, bihar izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, Alabergako auzo elkarteko lokalera jo beharko dute bihar (hilak 26) 18:45etatik 19:45etara.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.
