Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Nathy Peluso eta The Skatalites, Atlantikaldiaren kartel buru

Nathy Peluso eta The Skatalites taldeekinbatera arituko dira Agirre Lehendakariaren plazako agertoki nagusian San Salvador Okzitaniako banda eta Oreka Tx, Abdul and the gang, eta BIM Benin International Musical taldeak.

Iker Tolosa, Aizpea Oategi, Ion Collar eta Mikel Mariscal Insalus enpresako zuzendari komertziala
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/06/27

Atlantikaldiaren kartelburu izango diren musikariak jakinarazi dituzte gaur: Nathy Peluso, Europa eta Latinoamerikako abangoardia musikalaren adierazle garrantzitsuenetako den argentinarra eta The Skatalites, reggae musikan eta jamaikar doinuetan izen handienetarikoa dena eta erora etorri diren estilo ezberdinen aitzindaria. Beraiekin batera, Agirre Lehendakariaren plazako agertoki nagusian irailaren 19tik 22ra arituko diren musikariak zeintzuk izango diren ere azaldu dute Aizpea Oategi alkateak, Ion Collar Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa jaialdiaren zuzendariak eta Kultura teknikariak gaur goizean Zumardian egin duten agerraldian. San Salvador Okzitaniako banda eta Oreka Tx,  Abdul and the gang, eta BIM Benin International Musical taldeekin osatu dute kartela itsas argi nagusia den agertokirako.

Gaurkoa aperitiboa izan da, baina kartel nagusi hori osatzen joango direla zehaztu dute gaurko agerraldian ez musika eskaintzarekin bakarrik, baita dantza, gastronomia, erakustaldi, kaleko artea eta kirol ekintzekin, izan ere, 75 ekintza antolatu dituzte Atlantikaldiaren egitaraua atontzeko.

Atlantikaldiak oraindik ezagunak ez diren sortzaile eta artistak bistaratzeko apustua egin nahi duela esan du Otaegik, “sortzaileen katapulta izan nahi du, eragileen jarduna azaleratu nahi dugu, hain ezagunak ez diren artistentzat erakusleiho bihurtu. Atlantikaldiaren itsasgorak musika eta kulturaz beteko du Errenteria, herritar ororen eskura jarriz”.

Sorkuntza ardatz duela kultur topagune eta musika jaialdiak ekarri du gogora gainera, Otaegik eta aurten dagoeneko sorkuntza prozesu ezberdinetan buru belari ari dela Atlantikaldia, “ohiko Itsas Elkarrizketez gain Errenteriako Udalak, Etxepare Euskal Institutuak eta Dance Base Eskoziako Dantza Zentro Nazionalak elkarlanean sustatutako Atlantik 1050 proiektua abian da, besteak beste”. Jaialdiko kartelaz ere hitz egin du alkateak, eta iazko sortzeko bideari jarraituta egin dutela aurten ere azaldu du, “Errenteriako Savanna estudioko  Arrate Rodriguez eta Carlos Ndungmandum eta Daniel Delgado Pistachie ilustratzaile mexikarraren arteko elkarlanaren emaitza da”. Beste sorkuntza prozesu baten fruitua dela Atlantikaldiaren kantua ere erantsi du. Aurtengo ediziorako Marean kantua sortu du Nøgen taldeak.

Aurreko aldietan bezala bi oinarri izango dituela jaialdiak aurten ere azaldu du Otaegik, “kultur topagune itzela, eta musika jaialdi bakarra”.

80 kultur ezberdin elkarrekin bizitzen

Atlantikaldiak herriaren izaerarekin bat datozen balioak barne hartzen dituela esan du Collarrek, bestalde, “jaialdi parte hartzailea da eta kulturen eta hizkuntzen arteko elkarbizitza erraztea du helburu. Eragile ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkarlana sustatzen du, gure artean eta kultura ezberdinen artean”. Horren harira, urtero nabarmentzen duten ezaugarriari aipamena egin dio Collarrek gaurko agerraldian, Errenteriak biltzen duen kultur aniztasunari, hain zuzen ere, “80 kultur ezberdin elkarrekin bizi gara Errenterian”.

Jaialdia aurrera ateratzeko, gainera, ezinbestekoa jo du eragileen inplikazioa, “Atlantikaldiak kultura modu zabalean ulertzen du, aniztasuna eta oreka sustatuz”. Horren harira, eskerrak eman dizkie Collarrek herritarrei, aurreko ekinaldietan bezala, aurten ere, proposamen zaparrada ederra jaso dutelako Atlantikaldiaren programazioa osatu eta aberasteko, “eskerrak beraz, guztiei”.

Musika arloaz Tolosa aritu da, eta berak eman ditu kartel buruen izenak, baita Agirre Lehendakariaren plazako oholtzan noiz arituko diren zehaztu ere. Aurtengo programarekin “oso pozik” daudela esan du lehenik eta behin Kultura teknikariak eta Atlantikaldia jaialdiaren zuzendariak, “denak batera hartuta asko errazten dugu jaialdiaren izaera zehaztea eta ez da erraza, jaialdi askok duten arazoa izaerarena da, pertsonalitate propio bat izatea, eta uste dut aurtengo atlantikaldiaren kartela narratiba horretan oso lagungarria dela”.

Musika jaialdi eklektikoa, oso anitza, sustraiak dituena baina aldi berean abangoardiei begira dagoena, fusioak dituena izango dela aurtengo Atlantikaldia azaldu du Tolosak. Horren adibide, jaialdiaren lehen egunean, irailaren 19an (osteguna) 20:00etan agertoki nagusian jaialdiari irekiera emateko Okzitaniako San Salvador eta Oreka TX taldeek Errenterian egonaldian izan ostean jaialdirako propio sortu duten kontzertu berezia izango da: “San Salvador talde polifonikoa da, Oreka TXak ez du aurkezpenik behar, bi taldeak  agertokian igota, 11 musikari sorpresa handia izango da”.

Irailaren 20an, berriz, Abdul and the ganga taldea igoko da oholtzara 21:30ean. Abu Ben salem, Abdul Marokoko herri txiki batean jaio zen. Gnawa, Aljeria eta Mauritaniako tribuetatik ikasi zuen, “haien ondare kulturalaz bustita dago”.  Gazte Parisera joan eta bertako auzo pobreetako beste musikari batzuekin batera osatu zuen proiektua, “oinarri kultural oso propioak, influentzia askorekin, elektronika, afrobeat, rapa uztartzen dituzte. Oso dantzagarria, bederatzi musikari eta ondo pasatzeko taldea”.

Ostiraleko plater nagusia The Skatalites, aurkezpen gutxi behar duen taldea XX.mendeko erreferentzialetako bat, “ska musika sartu zuen taldea, mende erdi baino gehiago agertokiz agertoki dabilena eta batez ere zuzenekoetan nabarmentzen den taldea da. Zuzeneko bizia duen taldea, eta goreneko lekua jamaikar musikan”.

Irailaren 21ean BIM taldeak bost urte ditu eta Afrikako Benineko proiektua da, bertako musikari onenetakoekin sortutakoa. Budu musika gospelarekin, raparekin eta jazzarekin nahasten ditu, dantzatzeko sustraiak dituen talde garaikidea. Larunbateko kontzertu nagusiena,  Nathy Pelusoren eskutik helduko da. Argentinarra, azken hamarkadan Madrilen egonkortu da. Multidiziplinarra, hala definitu du Tolosak, “nahasketen eta fusioen unibertsoan oso eroso sentizten da, azken urteetan pelotazo bat ziaten ari da eta Europako jaialdi nagusietan aritzen da. Fusioen erregina delako aukeratu dugu kartelburu izateko, etiketa bat jarri nahi zaion bakoitzean, apurtu eta beste influentzia batzuei heltzen die eta zuzeneko esplosibo bat dauka”.

Hoirek izango dira aurtengo Atlantikaldiko agertoki nagusiko kontzertuak.

Amaitzeko, eskerrak eman dizkiote Insalus enpresari: “Atlantikaldiarekin bat egin du aurten, babesle izango da”. Horren harira, udan zehar Oarsoaldean 20.000 ur botila izango dira Atlantikaldiaren etiketa bereziarekin. Gipuzkoako Foru aldundiak ere, diruz lagunduko du jaialdia.

Erlazionatutako edukiaAbesti eta guzti dator Atlantikaldia‘Atlantik 1050’: oin bat Errenterian eta bestea Eskozian izango duen dantza obra
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.