Leialtasunaren truke, ohorezko aurreskua
Omenaldia jaso dute 50 urtez Touring Kirol Elkarteko bazkide izan direnek.
Leialtasuna eskertu diete, eta merezitako omenaldia jaso dute 50 urtez Touring Kirol Elkarteko bazkide izan direnek. Atzo egin zuten esker ona azaltzeko ekitaldia Xenpelar etxean. Omenduekin batera, Touringeko zuzendaritza, zaleak, baita Aizpea Otaegi alkatea ere. Azken horrek eman zizkien oroigarriak omenduei.
Asier Yerobik, Touring Kirol Elkarteko presidenteak berriz, ohorezko aurreskua dantzatu zien 50 urtez herriko talde gorritxoa babesten eta animatzen izan direnei. Ekitaldi horrekin amaitu du Touringek antolatutako Kirol Kultur Astea.