Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Ilusioz prestatutako 130 ekintzekin datoz madalenak

Jai batzordeak ostiralean agerraldia egin zuen. Herri bazkarirako txartelak, eta jaietarako zapiak salgai dituzte.

Jai batzordearen aurkezpena, ostiralean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/07/01

Hainbat hilabeteetan ilusio handiz eta auzolanean landutako 130 ekintzekin osatu du Jai Batzordeak madalenetako programa. Azken urteetan bezala, herritik sortu dute herriarentzat eta tartean askotariko eta din guztietako herritarrei begirako ekintzak prestatu dituzte: erakusketak, dantza, antzerkia, danborradak, lehiaketa eta dastaketa gastronomikoak, kirol jarduerak eguneko zein gaueko programa osatzeko, eta 25 kontzertutik gora.

Ostiralean agerraldia egin zuten jai batzordeko hainbat ordezkarik. Madalenak hilaren 21ean 19:00etan egingo dute eztanda txupinazoarekin, baina aurretik elkarlanaren lehenengo topagunea den herri bazkaria egingo dute 14:00etan Herriko plazan. Bertan parte hartzeko txartelak salgai daude jada hilaren 12ra arte 15 euroan helduentzat eta 10 euroan haurrentzat, Reyna tabernan eta Xera Gastrotekan, eta aukeran menu beganoa izango da aurten. Horretarako mezua bidali beharko da behin tiketa erosita denean honako helbidera.

Zapiak ere salgai jarri dituzte dagoeneko, 6 euroan eta herri osoko 26 saltoki eta tabernetan eskura daitezke.

Hiru txupinazo

Egitarauaren gaineko zehaztapenik ez zuten eman jai batzordeko kideek, bai ordea, aurten ere txupinazoa bizitzeko aukera ezberdinak izango dituztela herritarrek. Hala, txikienei begira mila koloretako txupinazo txikia egingo dute kantu propioarekin, gazteei begirako holi txupinazoa, pantaila erraldoia Zumardian txupinazoa lasai jarraitzeko, eta txupinazoa zuzenean Herriko plazan. Azken horretarako igoera antolatu dute Foru plazatik abiatuta 18:15ean, “adin guztietako herritarrei begirakoa da eta igoera animatua izango da, gainera”.

Streaming bidez ikusteko aukera ere izango da.

Jai batzordeak guztion gozamenerako jaien aldeko apustua egina duela azaldu zuten, “denok jaiez libre gozatu ahal izatea nahi dugu, eta horri begira, eraso sexistarik gabeko madalenak helburu dituzte neurriekin bat egin dugu, emakumeek ez dutelako ausartak izan behar, libre baizik”. Gaueko autobus zerbitzua izango dela ere jakinarazi zuten eta jai guztietan, halaber, 650 407 858 arreta telefonoa 24 orduz izango dela erabilgarri., edozein eraso sexista jasoz edota ikusiz gero deitzeko.

jaiak prestatzen gozatu duten adina gozatuko dutela festak bizitzen gaineratuta, herritarrek ere hala goza ditzaten espero dutela esan zuten jai batzordeko ordezkariek: jaiak marraztuz, jaietan parte hartuz, jai herrikoiak biziz”.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.