Garun paralisia du Ander Goenaga gazte errenteriarrak. Duela bi urte hasi zen surf egokitua egiten, eta Espainiako Txapelketan bigarren eta Europakoan hirugarren sailkatu berri da.
‘Mater’ museo ontzia jaiez jai ari da. Santurtzin, Mutrikun eta Donostian egon ondoren, Pasaian ari da aurkezten herriko jaietan Zero Zabor Uretan egitasmoa.
Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dira xanistebanak. Lehenago, kultur ekitaldia egingo dute. Karaezek protagonismo berezia izango du.
Urtebetetze tarta jaso dute Xanti eta Maialenek mendeurrenaren harira, baita haien gona azpian jaiero jaiero sartu eta dantzatzen dituztenek ere, eta maskuriak astintzen dituzten buruhandiek.
Madalenak heldu dira azken egunera, aurretik ordea ekintza ugari gelditzen dira EMKE Bandak Zentenarioa jotzen duen arte jaiak amaitzeko.
Bi asteburutan ospatuko dira Lezoko Gazte Olinpiadak, abuztuaren 31n izango da lehen txanda eta bigarrena astebete beranduago, irailaren 7an.
Pasaia KEren Hirugarren Mailako taldearen aurkezpen ofiziala 10:30ean hasiko da. Ondoren, sasoi aurreko partida jokatuko dute Vitoria CDren kontra.
Arditurrin erakusketa jarriko dute, eta irekiera egunean Mertxe Urteaga arkeologoak hitzaldia eskainiko du, azalpenak emateko.
Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatu dute asteburuan. Partida lehiatua izan zen, eta 13-10 bukatu zen.
Lezoko Udala eraberritze lanak egiten ari da herriko hainbat espaloitan. Lopenen jada eginak dituzte, eta aurki Zubitxo inguruan hasiko dira.
Pasaia Kayak-eko Ion Carballo Gorka Colomo eta Iñigo Lois, Mikel de Velasco getxoztarrarekin batera, hirugarren eta bigarren izan dira asteburuko probetan.
Txostek antolatutako txapelketa azkeneko fasean sartuko dira aste honetan. Finalak, berriz, hiru datatan jokatuko dituzte.