Txostek antolatutako txapelketa azkeneko fasean sartuko dira aste honetan. Finalak, berriz, hiru datatan jokatuko dituzte.

Txostek antolatutako eskuzko pasakako txapelketa azkenetan da. Bihar arratsaldean, 17:00etatik aurrera, finalaurreak jokatuko dituzte kontzejupean. Bost partida jokatuko dituzte (behean ikusi).
Biharko partidetan erabakiko dira finalak, eta hiru data ezberdinetan jokatuko dituzte: gazteenen finalak, igandean, Iturriozko festetan; herri mailakoak, abuztuaren 1ean, Kontzejupean, 20:00etan hasita; eta Gipuzkoakoa, Xanisteban Eguneko eguerdian.
- Iradi – Elizalde / Zapirain – Mujika.
- Karrera – Goñi / Iturain – Otaegi.
- Otaegi – Olaiz / Leonet – Zelaiaran.
- Susperregi – Zapirain / Iraola – Mitxelena.
- Ugalde – Ugalde / Fernandez – Loperena.
Pala txapelketa
Eskuzko pasakakoa ez da jokoan dagoen pilota txapelketa bakarra. Giriziako pilota sailak antolatzen duen pala txapelketako partida bat jokatu zuten atzo. Telletxea eta Mattinek 30-28 irabazi zieten Bidegain eta Ojerri. Gaur, 19:00etan, beste partida bat jokatuko dute, eta ostegunean beste bat (20:00etan).