Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Sufrimendua moreentzat, egonkortasuna arrosentzat

Larunbatean hondoa jo arren, moreek egoera iraultzea lortu zuten atzo eta arerio nagusiak atzean uztea lortu zuten. San Juan-Koxtaperen hiru traineruen helburuak bestalde, zehazten hasiak dira.

SanpedrotarraAE Santanderren 4. kaletik aritu zen San Pedro larunbatean. Argazkia: Sanpedrotarra A.E.
Pasaia
2019/07/01

Asteburu honen ostean bi gauza argi dituzte San Pedron; geroz eta ageriagokoa da, aurtengo denboraldia gogorra izango dela eta beheko postuetan ibiliko direla borrokan. Atzoko estropadan ordea, amorerik ez dutela emango eta maila mantentzeko gai direla erakutsi zuten.

Santanderrek hartu zuen asteburuko Eusko Label Ligaren lehen estropada. Sanpedrotarra Arraun Elkarteko buruek aurreikusitakoa bete zen, San Pedrok gogotik egin beharko du lan aurten, maila ez galtzeko. Azkenekoak izan ziren moreak larunbateko estropadan, gainbehera baten ondorioz. Sendo hasi ziren Mikel Arostegiren mutilak eta bigarren luzea hasterakoan, 9. postuan ziren. Azken bi luzeetan, baina, ez ziren ongi moldatu pasaitarrak eta amaiera estua izan bazen ere, 12. postuan bukatu zuten, azkenak alegia. 20 minutu eta 19 segundo behar izan zituzten sanpedrotarrek estropada burutzeko, Lekittarrak baino bi segundo gehiago besterik ez. Hondarribiak irabazi zuen bandera.

Kolpe gogorra izan zen larunbatekoa, baina egoera iraultzeko gai izan ziren moreak, atzo Lekeitioko uretan dezente hobeto moldatu ziren eta. Bere txandako bigarrenak izan ziren, Kaikuren atzetik eta Lekittarra zein Astillero atzean utziz. Badirudi bizkaitarrak eta kantabriarrak izango direla San Pedrok izango dituen arerio nagusiak. Guztira 20 minutu eta 31 segundoko denbora eta 10. postua moreentzat. Santurtzik ezustekoa eman zuen Lekeition garaipena lortuta, Juan Mari Lujanbio sanjuandarra patroi zutela. Sailkapen orokorrean 11. postuan da Libia 8 punturekin.

Arrosak egonkortzen ari dira

Baionako Atturri ibaiak ETE eta KAE1 ligen estropadak hartu zituen larunbatean. San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak traineru bana du liga bakoitzean eta era guztietako emaitzak izan badituzte ere, orain arte ikusitakoa egonkortzen ari dela dirudi.

Mutilen A traineruak goiko postuetan lehiatzeko moduan dabilela frogatu du berriz ere. Larunbatean laugarren izan ziren, Zarautzeko Enbataren atzetik, 19 minutu eta 47 segundoko denborarekin. Sailkapen orokorrean, 3. da San Juan-Koxtape Arraun Elkartea.

Batelera berriak, bestalde, gazteak izan arren, txukun aritu daitezkeela erakutsi zuten Baionan. 7. bukatu zuten Guruzne Azpirozen arraunlariak, baina bi segundoko lehia bizian aritu ziren Hernani eta Deustuko traineruekin. Emaitzak apalak izan arren, nabarmendu beharra dago arraunlarien betaz besteko adina 18 urtekoa dela.

Larunbatean KAE2k estropada antolatu zuen Castro Urdialesen, Kantabrian. San Juan Koxtaperen bigarren ontzia bertan izan zen. Aurreko astean bezala, 9. postuan bukatu zuten sanjuandarrek. Sailkapen orokorrean ere, 9. izaten jarraitzen dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.