Oarso aldizkaria herritarrei aurkeztuko diete
Lehenengoz egingo dute aurkezpen irekia. Ostiralean izango da, 18:30ean pleno aretoan.
Gero eta hurbilago dira madalenak, eta haien aurretik heltzen da urtero udalak argitaratzen duen Oarso aldizkaria. Aurten ere prest da, labetik atera berri, eta ostiralean aurkeztuko dute aurtengo alea. Ez dute ordea, orain arte bezala egingo, komunikabideentzat soilik, modu irekian baizik, herritar guztiei begira.
Pleno aretoan izango da aurkezpena 18:30ean hasita eta bertaratzera deitu dituzte herritarrak. Aldizkaria 7 euroan salduko dute aurkezpenaren egunean bertan hasita honako puntuetan: Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan, Zumardiko kioskoan, Bitxi koloren, Bixen kioskoan, Etxenike loterian, Hostoak kopia-dendan, Maitexa estankoan, Mirentxu liburudendan, Morrongileta kioskoan, Josemi kioskoan, Xenpelar kioskoan, Xenpelar kultur dendan, Txustin, Fanderiako Marian liburu dendan, Iztietako Urtzi kioskoan eta Razquin estankoan, eta Olibeteko Rojas liburu dendan.