Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik saria jaso du Idoia Arbelaitzek
Xera Gastrotekan bi lagunentzako otordua irabazi du Arbelaitzek.
Errenta aitorpena euskaraz egiten zuten herritarren artean bi lagunentzako otordua zozkatu dute. Errenteriako Udalak, zergadun guztiak animatu zituen euskaraz errenta egitera eta errenta euskaraz egin eta lehiaketan parte hartu dutenen artean, Idoia Arbelaitz izan da sariaren irabazlea. Hilaren 5ean egin zuten zozketa.
Horrenbestez, Xera Gastrotekan bi lagunentzako otordua irabazi du Arbelaitzek.