Errenterian erosteak saria du
25 eurotik gorako erosketengatik botila berrerabilgarria jasoko dute trukean erosleek. Guztira 1.400 botila banatuko dituzte.
Errenkoaldek kanpaina abiatu berri du. Horren arabera, Errenterian erosten duten herritarrek saria jasoko dute. Zehazki, 25 eurotik gorako erosketengatik botila berrerabilgarria jasoko dute trukean erosleek. Kanpaina atzo abiatu zuen Errenkoaldek eta uztailaren 16an amaituko da. Guztira 1.400 botila banatuko dituzte.
Baldintzak honakoak: bezeroek gutxienez 25 euroko erosketa egin beharko dute, eta tiket bakoitzeko botila bat oparituko da. Tiketarekin Errenkoaldeko bulegora joan beharko dute botilak jasotzera. Bulegoaren ordutegia kanpaina martxan dagoen bitartean 09:00etatik 19:00etara izango da, eta larunbatean itxita egongo da. Botilak kanpaina amaitu baino lehen agortuko balira, amaitutzat emango dute kanpaina.