[Bideoa eta galeria] Jo eta su erromerian
Ereintza Dantza Taldearen Erromeria Eguna ezinbesteko bihurtu da Errenteria-Orereta kultur eta jai agendan. Madalenen atariko modura hartzen dute askok, dantzariek plazak bere egiten dituztelako, edonondik etorrita ere, herriari kutsu eta giro berezia, oso, emanez. Gaur ere hala da. Erromeria Eguna.
Bapo asko gosaldu ondoren herritik desfilea egin dute Ereintzaren egunarekin bat egin duten taldeek, eta noski, haiekin batera izan diren musikariek. Lehentxeago, orda, Niessen elkarteari esker bola jokoan aritu dira Foru plazan, zazpigarrenez. Desfilea egin ondoren, Gamon Zumardia izan da alpargatazaleen epizentro, eta han, Aiko taldekoen gidaritzapean, eguneko une kolektibo gorenetakoa bizi izan da, dantzaldi handiarekin.
Horien ondoren bazkaria iritsi da, Merkatuzarren. Eta indarrak berreskuratuta, berriz ere plazara, dantzara: 18:00etan erromeria handia egingo dute. Ederra.
HITZA Gamon Zumardian izan da eguerdi partean, Aiko taldekoekin batera ehunka dantzarik egin duten saioan. Hemen bideoa eta irudi sorta: