Akelarrea prestatzen hasiko dira gaur
Zumardiko kioskoan elkartuko dira 19:00etan jaiei begira eraso sexistei aurre egiteko prestatu eta sare feministak josteko.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/07/de71ufiw0ambeu1.jpg)
Errenteria-Oreretako emakume gazteek hitzordua dute gaur. Zumardiko kioskoan elkartuko dira 19:00etan jaiei begira eraso sexistei aurre egiteko prestatu eta sare feministak josteko. Jaietan ere, gauak eta kaleak beraienak direlako antolaketa eta sareak sortzearen garrantzia nabarmendu dute. Has dadila bada, akelarrea!