Ander Goenaga hirugarren, Nazioarteko Surf Egokituko Txapelketan
Garun paralisia duen Espainiako Estatuko lehenengo surflaria da errenteriarra.
Ander Goenaga errenteriarra Nazioarteko Surf Egokituko Txapelketan hirugarren sailkatu da. Asteburuan jokatu zen txapelketa Sopelan eta Ostadar Inklusioa kirol egokitu taldeko kirolaria bikain aritu zen Iñaki Beloki laguntzailearekin. Ketel Ropert sailkatu zen lehenengoa 16,83 punturekin eta Nuno Vitorino, bigarren, 15,6 punturekin; Goenagak, 11,23 puntu lortu zituen. Ez da lorpen bakarra. pasa den maiatzean Espaiñiako Surf Egokituko txapelketa eta bigarren sailkatu zen Goenaga AS5 kategorian (zutik surfa egin ezin duten eta olatuetara eramateko laguntzailea behar duten surflariak).
Nabarmentzekoa da garun paralisia duen Espainiako Estatuko lehenengo surflaria dela errenteriarra.