Bihar, Gipuzkoako Traineru Txapelketa Donostian
18:00etan hasiko da zazpi txandatan banatutako txapelketa. Oarso Bidasoko traineruen artean, gizonen Hondarrribiak du txapela irabazteko aukera gehien.
Bihar (hilak 17) Gipuzkoako Traineru Txapelketa izango da jokoan Donostian. 18:00etan hasiko dira txapela eskuratzeko lehiak, emakumeen, gizonen eta gizon beteranoen kategoriatan. Arraun ligetan bezala, hiru ziaboga eta lau luzeko eremua prestatuko dute Kontxan herrialdeko lehiari ekiteko gizonetan, eta bi luzekoa emakumeentzat. Hondarribiko, San Pedroko, San Juango eta Hibaikako traineruak izango dira bertan, horiek dira Oarso Bidasoko ordezkariak.
Iazko edizioan, emakumeetan San Juan izan zen garaile, eta gizonetan Hondarribia.
Emakumeen atalean hiru txanda izango dira, ligetan traineruek duten sailkapenaren araberakoak. Honakoak dira txanda horiek:
Emakumeen lehen txanda
- Hernani
- San Juan
- Lapurdi
Emakumeen bigarren txanda
- Zumaia
- Hibaika
- Tolosaldea
Emakumeen hirugarren txanda
- Orio
- Donostia Arraun Lagunak
- Donostiarra
- Hondarribia
Gizonetan ere hiru txanda, zein ligan dauden, eta liga horretan zein postutan dauden oinarri hartuta antolatu dituzte txandak:
Gizonen lehen txanda
- Hibaika
- Lapurdi
- Mutriku
Gizonen bigarren txanda
- Zarautz
- San Juan
- Getaria
- Zumaia
Gizonen hirugarren txanda
- Orio
- Hondarribia
- Donostiarra
- San Pedro
Horien ondoren zazpigarren txanda bat izango da, gizonen beteranoena. Zarautzek, Fortunak eta Zumaiak parte hartuko dute bertan.