Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kale ez egiteko moduko hiru hitzordu

EMKE Musika bandak ez du etenik hartuko, momentuz, eta hilabete honetarako hiru hitzordu garrantzitsu finkatu ditu.

Carlos Rodriguez, Ion Collar, eta Josu Mitxelena.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/07/17

EMKE Musika bandak ez du etenik hartuko, momentuz, eta hilabete honetarako hiru hitzordu garrantzitsu finkatu ditu. Horietako bi, madalenen barruan izango dira, Madalena Eguneko kontzertua da bata, madalenenen amaierako kontzertua da bestea, eta San Inazio Eguneko kontzertua hirugarrena.  Horien berri emateko agerraldia egin dute gaur Josu Mitxelena EMKE Musika Bandaren presidenteak, Carlos Rodriiguez zuzendariak eta Ion Collar Kultura zinegotziak.

Madalen Kontzertu Nagusia egingo du hilaren 22an, Madalena Egunean Foru plazan 12:30ean hasita eta Alain Aierdi Gurpegik zuzenduta. Obra klasikoak eta garaikideak tartekatuko ditu bandak. Amaieran gainera, Xanti eta Maialen bertaratuko dira Errenteriako Diana eta Zentenarioa dantzatzera.

Madalenei amaiera emateko egingo dute bigarren kontzertua, hilaren 25an. Iaz hasitako bidetik joko du bandak eta Dancing Show Band bihurtuko da, Luis Mari Moreno Pirata eta Elisa di Prieto abeslari sevillarraren partaidetzarekin. Iaz aldatu zutela madalenen amaierako kontzertuaren formatua esan du Rodriguezek, “ordura arte estilo klasioan aritu ginen, baina aldatzea erabaki genuen Pirataren laguntzarekin”. Ordu pare bateko emanaldia izango dela azaldu du, dibertigarria eta dantzagarria, eta besteak beste, euskal musika, Abba, Artha Franklin, Blues Brothers, AC/DC, eta Kortaturen doinuak entzuteko aukera eskainiko du EMKEk. Iaz harrera paregabea izan zuela formatu aldaketak nabarmendu du Rodriguezek, “jendeak oso gustura hartu zuen, eta aurten ere hala izango dela espero dugu”.

Hileko azken kontzertua, hilaren 31n San Inazio egunarekin helduko da, eta hori ere berezia izango da Emke musika Bandak egiten dituen guztiak bezala. Herriko bestelako eragileekin elkarlanean hasteko apustua abiatu zuenetik, hutsik egin gabe elkarlanean ari da eragileekin banda, eta 31ko kontzertua bide beretik doa. Honakoan herriko abesbatza afizionatuekin batera hartuko du Herriko Plaza kontzertu paregabea eskaintzeko. Herri ahotsa izenarekin Beraungo herri abesbatza, Garrintzi, Kaxkabeltz, Telleri Alde, Beti Bizkor, Adaxka, San Agustin, Gazte Kemena eta Kantujira muska bandarekin batera arituko dira halako emanaldietarako agertoki paregabe bihurtu den Herriko Plazan.

Publikoa inplikatu nahi dute emanaldi horretan, kantari jarri, “kantujira handi bat egin”, esan du Mitxelenak, eta seguru lortuko dutela. Horretarako abesti oso ezagunak eta ia guztiak euskaraz aukeratu dituzte. Publikoak kantatzeko aukera izan dezan pantaila erraldoian jarriko dituzte gainera abestien letrak. Argiztapen berezia ere ez da faltako honakoan, 120 abeslarirekin batera bandak egingo duen kontzertua girotzeko.

EMKE Musika Bandaren lana eta balentria  goraipatu ditu Collarrek: “Ausartu dira formatua aldatzen, belaunaldi arteko jauzia egiten eta bete-betean asmatu dute arriskatuta”. Bandak abiatutako elkarlanerako bideari ere erreparatu dio Kultura zinegotziak eta 31ko kontzertuak “ukitu erromantikoa” izango duela erantsi du.

Horiekin batera, txupinazoan hartuko du parte bandak, baita hilaren 22ko eta 25eko prozesioetan.

Hiru hitzordu eder, kale ez egiteko modukoak, beti egiten duen moduan EMKE Musika Bandak ez duelako inor epel utziko.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.