Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Madalenetako haurren krosa aurkeztu du EAJk

Touring Kirol Elkartea eta futbol talde horretako beteranoak omenduko ditu EAJk aurtengo madalenetan.

Gaur aurkeztu dute madalenetako haurren krosa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/07/18

Aurten ere antolatu du EAJk haurren krosa. XII. aldia izango du aurtengoa, eta urtero bezala, omendu bat izango du aurten ere: Touring Kirol Elkartea eta futbol talde horretako beteranoak. Gaur aurkeztu dute krosa EAJren egoitzan, eta Elixabete Murua, Errenteriako EAJren Uri Buru Batzarraren lehendakariak azaldu du ohitura osasuntsuak sustatzea dutela helburu, eta kirola eginez haurrek ondo pasatzea. Hilaren 24an izango da Haurren Krosa, 12:00etan hasita. Izena ematea, berriz, 10:00etan zabalduko dute Batzokian bertan lasterketaren egunean, eta interesdunek beraz, hara jo beharko dute parte hartu ahal izateko.

Lasterketak hiru kategoria izango ditu: txikienek, 2010-2011ean jaiotakoek 850 metro egin beharko dituzte korrika; kimuek, 2008-2009an jaiotakoek 1.000 metro; eta haurrek, 2006-2007an jaiotakoek, 1.500 metro. Batzoki paretik abiatuko da lasterketa,m eta parte hartzaileentzat aldagelak jarriko dituzte Batzokian. Aurten ere EAT Errenteriako Atletismo Taldearen ezinbesteko laguntza izango dute lasterketaren antolaketan.

Lasterketa amaituta, sari banaketa egingo dute antolatzaileak, eta une hori baliatuko dute Touring elkartea eta futbol talde horretako beteranoak omentzeko. Muruak esan du urteak daramala EAJ kirolaren aldeko hautua eginez herriko kirol talde eta kirolariak omentzen, “haien lana eta ibilbidea, zein kirolaren alde egiten duten ahalegina aitortzeko. Aurten Touring Kirol Elkartea eta futbol taldeko beteranoak omenduko ditugu gure herrian kirolari, eta zehazki, futbolari egindako ekarpenagatik”.

1923. urtean sortua

1923ko ekainaren 22an sortu zuten Touring Avelino Salaberriak, Jose Arbelaizek, Julio Letek, Antonio Fernandezek, Javier  Salaberriak, Jose Luis Oiarbidek, Angel Osesek, Antonio Garcia Hernandezek, Juan Jose Cemborainek, Juan Mari Garmendiak, Meltxor Etxegoienek, eta Hermogenes Basterrak. Lau urte geroago hartu zuen parte lehenengoz ez federatuentzako Gipuzkoako Txapelketan, baita irabazi ere. Hurrengo urtean talde federatuekin lehiatu zen Touring, eta 1933am Gipuzkoako Kopa irabazi zuen. taldea 3. Mailara heldu zen lehenengoz 1955-1956 denboraldian, eta 2.B mailara 1992-1993an. Urte gorabeheratsuak zian ostean ohorezko Mailan ari dira berriro ere Touringekoak. Taldeak egin duen lana nabarmendu du Muruak: “1923 urtean sortutako talde hartatik egungo 19 talde eta ia 400 jokalari izatera heltzea ez da meritu exkaxa”.

Touring Kirol Elkartea omentzearekin batera EAJk herriko futbol jokalari beteranoak ere omenduko ditu hilaren 24an. Zehazki, Luis Etxebeste Lusin, Ricardo Garcia Caldo, Jose Luis Otaegi Yiyi eta Paulino Portu jokalariak omenduko dituzte, “omenaldiaren bidez, aitortza egin eta eskerrak eman nahi dizkiegu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.