Poltsikoa neurrian arintzeko
Prezio herrikoiak izango dituzte aurten ere barrakek madalenetan Errenteriako Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak sinatu duten hitzarmenari esker.
Prezio herrikoiak izango dituzte aurten ere barrakek madalenetan Errenteriako Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak sinatu duten hitzarmenari esker. Horrenbestez, haurren bidaiek 2 euro balioko dute, eta helduenek, berriz, 2,50 euro. Gainera, barrakek bi egunez euro bateko prezioa izango dute: hilaren 23an 11:00etatik 14:00etara, eta hilaren 26an egun osoz.
Hitzarmenean prezioak adostu dituzte, baina baita ingurumenari, genero ikuspegiari, eta soinuen kontrolari dagozkion hainbat atal ere.
Ferialarien eta salmenta ibiltaria egiten dutenen 4 urtetik gorako seme-alabentzat ludoteka zerbitzua eskainiko du udalak. Merkatuzarren izango da, hilaren 22tik 25era 17:00etatik 19:00etara. Bestalde, dutxa zerbitzua ere izango da eurentzat, 09:00etatik 12:00etara, Galtzarabordako kiroldegian hilaren 20tik 25era, hilaren 22an salbu. Egun horretan kiroldegia itxita izango denez, Kulturgunean izango dute dutxa hartzeko aukera.