[Galeria] Madalenen usainak hartu du herria jada
Jai batzordeak urtero antolatzen duen herri bazkaria bost eguneko jai parte hartzaileen atarikoa da.
Aurreko urteetan bezala, jai batzordeak antolatutako herri bazkarian motorrak berotzen ari dira hamarnaka lagun. Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta txupinak eztanda egin eta jai giroa nagusitzeko. Elkarlanean sortutako jaien barruko lehen hitzordua da herri bazkaria, Herriko Plazan elkartu dira mahaiaren bueltan, heldu, gazte eta haurrak, eta giroa ez da falta.