[Galeria] Danbor hotsak gaurko protagonistak
Haurren danborradak izan dira gaur arratsaldean jaietako protagonistak.
Beroak ere ez ditu gelditu eta gogotik astindu dituzte danborrak haurrek. Haurren danborradak izan dira gaur arratsaldean jaietako protagonistak. Gamon Ikastetxea, Agustinak, Egiluze, Gabierrota, Koldo Mitxelena, Ige Telleri, Alaberga, Beraun, Errenteriako dantzariak, eta Pasai, gauerdi, Deiadar, Tximeletak, Txorongo, Lagunak, Jun DA Jo eta Incansables txarangak alaitu dituzte kaleak Alabergatik abiatuta.
Bero galantari, danborrak astinduz erantzun diote txikienek; abanikoak eta ura izan dute aringarri. Kolore eta doinu bereziz jantzi dute aurten ere haurrek Madalen Eguna.
Egitaraua, hemen.
