Dena prest Santio Jaiak behar bezala ospatzeko
Pasaiako jaien itzuliak azken geldialdia egingo du Donibanen, Santio Jaiak hastear baitira. hain da zabala egitaraua, atseden egun bat zehaztu behar izan dutela.
Asteburutik nabari da Pasai Donibanen zerbait handia datorrela, herria prestatzen ibili dira eta jada dena prest dute santioei ongi etorria emateko. Eta iragarri dutenaren arabera, badirudi ongi etorri beroa izango dela, beraz, zorionekoak izango dira Donibanera bertaratzen direnak, itsasertzean egotea ez baitirudi aukera txarra.
Txupinazoa baino dezente lehenago hasiko dira herria girotzen, eta batez ere, jaien erdigunea, Santiago plaza. Plazan bertan egingo dute gazte bazkaria 14:30tik aurrera eta bazkal ondorengoan kantaldia, Ipotxak taldearekin batera.
17:30tan erritmo dantzagarriek hartuko dute herria, Zo-Zongo perkusio taldeak joko du Patxiku tabernatik Bonantzako txosnetaraino. Leku aproposa txupinaren zain fresko-fresko egoteko.
20:00tan botako dute txupina udaletxe zaharretik eta jarraian, Pasai Donibaneko Odol Emaile Taldeko kide Jaione Salaberria, Maria Jose Egiluz eta Juana Luisa Barbarak igoko dute ikurrina.
Jaien hasiera baino ez da izango, aurretik beste 6 egun izango dituzte dena emateko. Dena dela, batzuk gaur hasiko dira ospakizunekin. Manolo Gonzalez eta Pepita Sistiaga omenduko dituzte aiton amonen aterpetxean, 18:30tan.
Egitaraua.
Uztailak 24, asteazkena.
14:30: Gazte bazkaria plazan. Bazkalostean kantaldia egingo dute Ipotxak taldearekin.
17:30: Zo-Zongo perkusio taldea Patxikutik, txosnetara.
19:00: Buruhandiak Meipitik plazara.
20:00: Txupinazoa eta banderaren igoera, Pasai Donibaneko Odol Emaile Taldearen eskutik. Agur herrikoia eskainiko diete.
Jarraian Flashmob-a egingo dute.
20:30: Tokand2 La Polla (La Polla Records taldeari tributua) taldearen kontzertua Bonantzako txosnetan.
21:00: Karlos DJ-a plazan.
22:30: Tokan2 la Polla-k berriz ere joko du Bonantzako txosnetan.
Uztailak 25, osteguna (Santio Eguna)
07:30: Diana txistulariekin herrian zehar.
08:00: Sokamuturra Donibane kalean eta Santiago plazan.
10:00: Usakume-tiroa Gaztelutxo zelaian. Julian Gonzalezen oroimenez antolatutako ekintza.
10:30: Gaztelutxoko XXXIII. bizikleta igoera Meipiko biribilgunean hasita. Kaskoan janztea beharrezkoa izango da. Izena emateko epea, lasterketa hasi baino 15 minutu lehenago itxiko da.
12:00: Herriko toka txapelketa plazan.
12:30 Kantujira herrian zehar, Meipitik hasita eta euskal jantziak soinean eramanda.
17:30: Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.
18:30: Gazteen dantza sueltoko XXX. txapelketa.
20:00: Herri kirolen erakustaldia Santiago plazan.
- Aizkolariak: Manolo Cañamares eta Gorka Cañamares aita semeak.
- Harri-jasotzailea: Odei Izeta V
Uztailak 26, ostirala (Santa Ana eguna)
09:30: Elbarri eta ezinduak jasoko dituzte autoan, Santa Ana ermitara eramateko.
11:00: Meza nagusia Santa Ana ermitan.
Ondoren Salda eta pintxoak banatuko dituzte, Itsas Mendiko txistularien jotzen duten bitartean.
11:30: XVII. Marmitako Lehiaketa.
12:00: Balkoietako XIV. Lore Apainketa Lehiaketa.
13:30: Marmitako dastaketa eta sari banaketa. Epaimahaia zenbait herrikidek osatuko dute.
17:30: Umeentzako I. Pintxo Lehiaketa etxetik eramandako osagaiekin eta jolasak Bizkaia Plazan.
19:30: Bertsolariak Bonantzan: bertso karikatura.
22:30: Ohitura zaharrak berreskuratuz: Habaneren XIII. emanaldia.
Jarraian Karlos DJ-a
00:00: Kontzertuak txosnetan:
- Onki Xin
- Kulto Kultibo
- DJ txankleta
- Ziribuilo sound
Uztailak 27, larunbata (San Pantaleon eguna)
10:00: Diana txistulariekin herrian zehar.
12:30: Igel, bote eta toka txapelketa Santiago plazan.
13:30: Balkoietako XIV. Lore Apainketa Lehiaketaren sari banaketa.
14:00: Aiton amonen bazkaria.
Ondoren Pasai txaranga eta dantza.
15:30: Herriko kuadrillek sardinak eta ikatza jasoko dituzte Arizabalon.
16:15: Musika Pasai txarangarekin herrian zehar.
19:00: Sardina jana herrian zehar, Pasaiako Portuko Agintaritzak ordaindua.
20:00: DJ-a plazan.
22:30: Arrantzaleen danborrada, Kontantzia Bandaren laguntzarekin.
Jarraian DJ-a plazan.
00:00: Bull DJ-a Bonantzako txosnetan.
Uztailak 28, igandea.
10:00: Neska-mutil gazteen pilota eta karabina txapelketak frontoian.
Ondoren Holi festa egingo dute. Antolatzaileek gogorarazi dute igeriketa betaurrekoak eramatea beharrezkoa izango dela. Halaber, nahi izanez gero Bollywood estiloko arroparekin joateko eskatu diote jendeari.
12:00: Muxikoak Santiago plazan.
13:30: Haur bazkaria Bixi Bixin.
17:00: Buruhandiak Meipitik plazara, bertan olinpiadak eta abordaia egiteko. Amaitzerakoan, txokolatada egongo da.
19:30: Andoni Oilokiegiren kontzertua Bonantzan.
Uztailak 29, astelehena.
Atseden eguna
Uztailak 30, asteartea (‘Ez gaude denok’ eguna)
10:30: Haur lasterketa Busti zaitez haurren eta nerabeen tratu onaren alde lelopean. Hiru mailaz osatuko da lasterketa.
- Familia lasterketa: 3-5 urte bitarte, gurasoen parte hartzearekin.
- 6-9 urte
- 10-14 urte.
Ondoren, hamaiketakoa egongo da.
12:30: Apar festa, Haur eta Nerabeen Eskubideen sailak diruz lagunduta.
17:00: Arrantza haur eta gazteentzat Bonantzan.
Jarraian askaria eta buruhandiak plazan.
17:30: Dultzainero eta trikitilariak herrian zehar.
19:00: Herrien arteko herri kirol erronka Santiago plazan: Donibane eta Lezo nor baino nor.
21:30: Barrikote herrikoia plazan.
22:30: Euskal kantak, kanta-kantari Santiago plazan.
23:30: Zezen suzkoa.
00:00: Omenaldia eta aurresku herrikoia plazan.
Jarraian DJ-a Santiago plazan
00:30: JOTATXO DJ-a Santiago plazan.
Uztailak 31, asteazkena (San Inazio eguna)
07:00: Kalejira txosnetatik hasita eta animazioa sokamuturrak dirauen bitartean, txaranga batek girotua.
07:15: Txokolatada plazan.
08:00: Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.
09:00: Itsas diana Konstantzia Bandarekin herriko kaleetan zehar.
10:00: Kalejira txistulariekin.
11:30: Bateleren desfilea Meipitik hasita Konstantzia Bandarekin.
12:15: Bateleren ontziratzea eta estropada.
Ondoren, bateleren zortzikoa eta sari banaketa.
14:00: Bazkari herrikoia plazan.
Bazkaria bukatzean, DJ-ak eta Urko abeslariak joko dute.
20:30: Kontzertua: La Jodedera
21:15: Gazte eta helduen danborrada badian zehar Bonantzatik abiatuta Pasai txarangarekin.
22:30: Suziriak badian, Pirotecnia Global Foc, S.L.-ren eskutik.
Ondoren, danborradak kalean jo eta ikurrina jaitsiko dute.