Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Amaierarik onena eman dio ligari San Juan-Koxtapek

San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak ezustekoa eman du asteburuan larunbateko bi banderak irabazita. Igandean berriz, batelerak arrakastari eutsi eta bigarrenak izan ziren Errenteriako uretan, Hibaikaren atzetik.

Denboraldiko azken asteburuan iritsi dira banderak Donibanera. Argazkia: San Juan-Koxtape A.E.
Pasaia
2019/08/26

Sasoiari bukaera bikaina eman diote San Juan-Koxtape Arraun Elkarteko arraunlariek, eta denboraldian zehar etengabe gora egin dutela berretsi dute. Larunbatean, Bilboko Ibaizabalen jokoan ziren bi banderak bereganatu zituzten arrosek.

Eguneko lehen ezustekoa, bateleren eskutik etorri zen, lehia estu baten ostean, Hibaika, ETE ligako liderra, mendean hartzea lortu baitzuten. 10 minutu eta 53 segundoan burutu zuten ibilbidea sanjuandarrek, Hibaikak baino bi segundo gutxiago. 

KAE1 ligako azken estropadan lortu zuten ligako lehen garaipena Jose Luis Kortaren mutilek. Zarautz eta Deustuko traineruak ez ziren fin ibili, eta aukera ezin hobeto baliatu zuten Pasai Donibaneko arraunlariek Getaria eta Donostiarra, atzean utziz. Aldaketa asko emandako urtean, opari polita eskaini zioten arraunlariek zaleei. Guztira 20 minutu 23 segundo arrosentzat eta denboraldiko sailkapen orokorrean, bosgarren postua.

Larunbatean, KAE2 ligako azken estropada ere egin zen, Colindresen (Kantabria). San Juan-Koxtapeko bigarren traineruak, podiuma osatzea lortu zuen, hirugarrenak izan baitziren, Orio eta Portugaleteren atzetik hurrenez hurren.

Igandean Emakumeen Traineruen Elkarteak antolatutako ligaren azken estropada egin zen, Errenteria-Oreretan eta hura ere zorionekoa izan zen batelera gazteentzat. Bilbon garaile izan ostean, bigarren izan ziren Guruzne Azpirozek zuzenduriko arraunlariak. Estropada 11 minutu eta 2 segundoan burututa, Hibaikak ez zuen aukerarik eman etxean. Beheko postuetan hasi ostean, sailkapen orokorrean bosgarren postuan bukatu dute denboraldia.

Sasoi gorabeheratsua izango zena, uste baino hobeto bukatu da zale askorentzat. Zailtasunak zailtasun, behetik gorako ibilbideari eutsi diote San Juan-Koxtapeko tripulazioek eta lehia duina eman dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.