2019/8/26

Artisau auzoa, bizilagun bila

Hirigune historikoan kokatutako lokalak berreskuratzeko proiektu pilotu esperimentala abiatu du Errenteriako Udalak Oarsoaldea garapen Agentziaren bidez.

Amaierarik onena eman dio ligari San Juan-Koxtapek

San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak ezustekoa eman du asteburuan larunbateko bi banderak irabazita. Igandean berriz, batelerak arrakastari eutsi eta bigarrenak izan ziren Errenteriako uretan, Hibaikaren atzetik.

ETE Liga irabazita, Kontxara heltzea jomugan

ETE Liga irabazi du Hibaikak, atzo etxean jokatuta estropadako bandera irabazita. 150 puntu lortu dituzte Madalen ontziko arraunlariek. Ostegunean jokatuko da Donostian Kontxarako sailkapen estropada. Argi dio Amaia Gezala entrenatzaileak, "dena ematera joango gara, borrokatzera".

San Pedro Playoff

Play offean borrokatzen jarraituko du San Pedrok

Amaiera epikoa izan da Sanpedrotarra Arraun Elkartearena Eusko Label Ligan. Azken asteburuko azken estropadan lortu dute playofferako sailkapena eta Astillerok zuzenean galdu du maila.

san agustin artikutza

San Agustin Eguna ospatuko dute Artikutzan, etzi

Goizuetako lurretan eta Donostiako administraziopean egon arren, oiartzuar andana hurbiltzen dira bertako festara. Goizez eta arratsaldez egingo dute.

altamira

Altamiran aparkatzeko txartelak berritzeko epea zabalik dago

Tomas Garbizu kalean aparkatu ahal izateko txartelak berritzeko epea urriaren 30 artekoa da. Hiru urteko iraupena izango dute txartel berriek.

Gehiago