Artisau auzoa, bizilagun bila
Hirigune historikoan kokatutako lokalak berreskuratzeko proiektu pilotu esperimentala abiatu du Errenteriako Udalak Oarsoaldea garapen Agentziaren bidez.
Hirigune historikoan kokatutako lokalak berreskuratzeko proiektu pilotu esperimentala abiatu du Errenteriako Udalak Oarsoaldea garapen Agentziaren bidez. Helburua, Errenteriako hirigune historikoan Artisau Auzoa konfiguratzea; lehen urratsa, Erdiko Kalearen 15. zenbakian hutsik zegoen lokala artisau jardueren saltoki tailer bihurtzeko egindako esku hartzea. 55,05 metro koadroko lokala da birgaitu egokitu dutena eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza izan dute. Oarsoaldea Garapen Agentziak arautuko du artisau jardueraren saltoki tailerra hartuko duen lokalaren errentamenduaren araubidea.
Lokal hori errentan hartu nahi duten pertsonek edo erakundeek Oarsoaldea Garapen Agentziaren Oiartzungo bulegoan (Astigarraga bidea2, 2. solairua) eskura dezakete informazio zehatza, edota Errenteriako Torrekua eraikinean (Jaurtakol plaza). Eskatzaileek 2019ko irailaren 23a baino lehen aurkeztu behar du beren proposamena 12:00ak baino lehen. Proposamenek gutxienez ondoko atalak izan beharko dituzte: negozio proiektuaren bideragarritasun plana; produktuen katalogoa; planteatutako jardueran aldez aurretik esperientzia eta prestakuntza; jarduera hasteko aurrez ikusitako data.
Argibide gehiagorako 943 494 129 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.