Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Play offean borrokatzen jarraituko du San Pedrok

Amaiera epikoa izan da Sanpedrotarra Arraun Elkartearena Eusko Label Ligan. Azken asteburuko azken estropadan lortu dute playofferako sailkapena eta Astillerok zuzenean galdu du maila.

San Pedro Playoff San Pedroko arraunlariak Bueun, bigarren postua lortu ostean. Argazkia: Sanpedrotarra K.E.
Pasaia
2019/08/26

Gutxitan ospatu du hain beste herri batek, sailkapenean azken aurreneko postuan bukatu izana. Kasu honetan baina, azken aurrenak amesten jarraitzeko aukera izango du. Azken unean aurrera pausua eman du San Pedrok eta play offean izango da, gaur egun maila gorenean duen postuari eusteko. Sasoi guztian zehar gogor borrokatu ostean, lasaitu ederra hartu dutela adierazi du Mikel Arostegi entrenatzaileak, “asteburu gogorra joan zaigu, arlo fisiko zein psikologikoan presio handia jasan dugu, baina lortu dugu nahi genuena eta oso pozik gaude egindako lanarekin”.

Eusko Laben Ligan aritzeko taldea hutsetik sortu behar izan dute moreek, eta sasoiaren atarian maila galtzeko hautagai argiak ziren. Apaltasuna eta talde sena izan dira gakoak. “Hasieratik bagenekien behean ibiliko ginela borroka eta horretarako egin dugu lan. Tripulazioko kideen artean harreman oso ona izan dugu gainera eta uretan gustura aritu gara orokorrean”, esan du Arostegik.

Urteko azken bi estropadak Galizian jokatu dira, Bueun (Pontevedra) eta Boiron (Coruña). Azken postuan hasi zuen Libia-k asteburua, baina lortu zuten egoera iraultzea. Larunbatekoa finala izan zen moreentzat eta estropada osoan zehar lehia bizian aritu ziren Astillerorekin, haien arerio nagusiarekin, alegia. Lehen txandako azken metroetan dena eman zuten Kalparrako arraunlariek eta kantabriarrak mendean hartu zituzten. Amaiera benetan estua izan zen Bueukoa, 4 ehuneneko tartea besterik ez bi traineruen artean.

Boiron ez ziren hain ongi moldatu Mikel Arostegiren arraunlariak. Hirugarrenak izan ziren eta Astillero bigarren. Eusko Label Ligako sailkapen orokorrean, puntu kopuru berbera bildu dituzte bi elkarteek, 37. Dena dela, moreek puntuen aldea irabazita zuten ligan zehar Astilleroren aurretik maizago sailkatu direlako moreak aurreko estropadetan, kantabriarrak sanpedrotarrak baino. Eta horrenbestez play offean parte ahalko dute irailaren 14 eta 15ean. 

Sasoiaren atarian argi zuten San Pedrokoek denboraldia, luzea eta zaila izango zela, eta aurreikusitakoa bete da. Baina ez dute amorerik eman eta gutxirekin asko egin dezaketela frogatu dute.  Arostegik argi du play offean borrokatzen jarraitu beharko dutela, “datozen estropadak gogorrak izango dira, gauzak oso ondo egin beharko ditugu maila mantentzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.