Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txekiar Errepublikara doa Zariagaz

Bihar abiatuko dira Zariagaz Abesbatzako 13 eta 23 urte arteko 50 gazte Txekiar Errepublikan barrena bira egiteko. lau emanaldi eskainiko dituzte, Txekiako haur eta gazte abesbatzekin elkarlanean.

Imanol Elizasu, Aiert Elizasu, Sebas Galdos eta Udane Alfonso.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/08/28

bat gehiago. Beste bira bati ekingo dio Zaria Koru Eskolako Zariagaz Abesbatzak. Oraingo honetan, Txekiar Errepublika izango dute helmuga Errenteriako 13 eta 22 urte arteko 50 gaztek, eta Imanol Elizasu zuzendariak gidatuta, lau kontzertu eskainiko dituzte Susice, Novy Bor eta Nachod herrietan, bertako haur eta gazte abesbatzekin elkarlanean. Bihar hasiko dute bidaia eta irailaren 10era arte izango dira Txekiar Errepublikan.

Gaur eman dituzte biraren gaineko zehaztasunak Imanol Elizasu Zaria Koru Eskolako Zuzendariak, Aiert Elizasu eta Udane Alfontso Zariagaz abesbatzako abeslariek, eta Sebas Galdos Zaria abesbatzako partaide eta Zariagaz abesbatzako abeslari baten aitak.  Hiru herritan, hiru abesbatzetako partaideekin arituko dira Zaraigaz Abesbatzako kideak, Susiceko haur abesbatzarekin, Novy Borreko Camella haur abesbatzarekin, eta Nachodeko Canto haur abesbatzarekin, zehazki. Txekiar Errepublikan egingo duten bira “esperientzia paregabea” izango dela parte hartuko duten gazteentzat esan du Elizasuk: “Bertako hiru abesbatzetako abeslarien familiek hartuko dituzte beren etxeetan Errenteriako kantariak eta kontzertuak emateaz gain,  beste abesbatza horiekin hartu emanak, eta lan saioak partekatuko ditugu, besteak beste”.

Txekiako Errepublikan direnean, zehazki irailaren 7an, beteko ditu lau urte Zaria Koru Eskolak: “Lau urte hauetan egin ditugun kontzertuak, elkartrukeak Euskal Herrian zein estatuan garrantzitsuak izan dira, baina nabarmentzekoa da atzerriarekin izan dugun harremana. AEBetan, frantzian, Alemanian… hainbat jaialdi eta topaketetan izan gara eta Txekiar Errepublikan izango garen lehen aldia izango da abesbatzarekin”. Erronka izango dela dio Elizasuk, hezkuntza zein kulturan  herrialde oso garatua delako. Txekiako Errepiblikako arte eskolei egin die erreferentzia horren harira, “derrigorrezko hezkuntzatik asko, hango haur eta gazte denak arte eskoletan hartzen dute parte. Guk harreana izango dugu hiru arte eskoletako abesbatzekin, eta oso interesgarria”.

Koru Eskola izanik, ahots teknikak, abestea garrantzitsuak dira Zaria Koru Eskolan, baina beste alderdi bat nabarmendu du du zuzendariak: giza balioak. “Ekintza hauek laguntzen digute, beste familia eta herriekin elkarbizitzen, beste kulturak ezagutzen, kantu korala lantzeko beste moduak eta oso aberasgarria da gurea erakustea, baita ere beraiengandik ikastea. Elkarbizitza, errespetua ezinbestekoak dira. Gurea erakutsi behar dugu, gureaz harro egon, eta besteena ere ikusi, ikasi eta elkar aberastu”.

Ilusio eta urduritasun nahasketa dutela bidaiaren bezperan ere aitortu du Elizasuk, baina Txekiar Errepublikako biran onena emango duten zalantzarik ez du.

Abentura gazte abeslarientzat

Abentura dela bidaia bakoitza Zaria Koru Eskolako kideentzat aitortu du bere aldetik Udane Alfonso abeslari gazteak: “Ez da lehenengo bira, baina bai lehenengo aldia Txekiar Errepublikara joango garena. Pertsonaletik, elkartruke hauetako bakoitza aberasgarria da pertsonalki zein kulturalki”. Duten talde harreman “bikaina” nabarmendu du gazteak: “Okerrena bidaia luzea dela da autobusez egingo dugulako, baina bidean asmatzen dugu zerbait beti laburra egiteko”.

Ikasturte osoan abestiak prestatzen lan handia egin dutela aitortu du, “baina leku batera heldu, emanaldia egin eta gustatu zaiela ikusten duzunean, txalotzen zaituztenean… izugarria da, esfortzu guztiak merezi duela sentitzen duzu. Horrek guztiak aurrera egiten laguntzen gaitu, motibatu”. Ildo beretik jo du Aiert Elizasu abeslari gazteak, eta koruan parte hartzeak pertsona gisa haztea ekarri diola esan du, “beste kulturak ikasteko aukera dugu, harremanak sortzeko beste herriekin, ohitura ezberdinen berri izateko”. Lau urterekin hasi zen abesten gaztea eta “plazera” dela Zariagaz abesbatzan aritzea erantsi du, “esfortzu handia egiten duzulako, baina jasotzen duzun emaitza handiagoa delako, oparia”. Elizasuk eta Alfonsok Zaria Koru Eskolara hurbildu eta ezagutzera deitu dituzte herriko gazteak eta baita helduak ere, “hemen denek dute lekua haurretatik hasi eta adinekoekin amaituta eta esperientzia izugarria da”.

Urte pare bat darama Galdosek Zaria Koru Eskolak, bere eskaintzak eta lan egiteko moduak erakarrita aitortu duenez, baina aurretik urte mordoa eman ditu abesbatzen eta kantuaren munduan. Eskolan kantari guztien artean duten harreman eta giro polita nabarmendu du Galdosek, “leku gutxitan aurkitzen da belaunaldi ezberdinen arteko harreman horretan hain giro polita, izugarrizko errespetua dugu, barre asko egiten dugu, lan handia, asko ikasi eta asko kantatu”. Harreman berezi horrek egiten duela Zaria Koru Eskola berezia gaineratu du, baita Elizasuren profesionaltasunak, “oso ondo ezagutzen dugu giza ahotsa eta oso  irakasle ona da. Ni bere ikasle sutsua naiz”. Kantua terapia duela esan du, “futbola asko dago munduan, dena jaten du mutil eta neska asko eramaten ditu baina nekez lortu daiteke kantuarekin lortu daitekeena”.

Berak ere deitu ditu guraso guztiak esperientzia ezagutzera, “seme-alabak ekartzera kantuan ikastera, disfrutatzera, leku zoragarria delako, ikasiko dutelako asko, diziplina handia dugu, taldea gara eta denek egiten dugu gure ekarpena. Honetan aritzen garenak asko ikasten dugu, hemen ez da inor ordezkoen aulkian gelditzen, hemen denek abesten dugu, denek egiten dugu ekarpena, inor ez besteak baino gehiago, taldea gara”.

Lau kontzertu

Zariagaz Abesbatzak lau kontzertu emango ditu Txekiar Errepublikan. Irailaren 1ean Susicen ariko da Zariagaz, Txekiar Errepublikako hegoaldeko Pilsen eskualdeko herrian; 1969. urtean egun zuzendari duen Josef Baierlek sortutako SuSiceko Arte Eskolako Abesbatzarekin partekatuko du bertako Auditoriumeko agertokia. Irailaren 3an, berriz, Novy Boreko Kostel Nanebevzeti Panny Marie elizan egingo du emanaldia Camella abesbatzarekin. Irailaren 6an eta 7an Nachoden izango da Zariagaz; 6an St. Laurel elizan kontzertua emango du eta hurrengo egunean Nachodeko gazteluko areto handian izango da.

Zariagazen bira arrakastatsua izango den zalantzarik ez du Elizasuk, “izugarrizko luxua da niretzat hemen dudan kolektibo humanoa. Oso pozik goaz Txekiar Errepublikara, onena ematera, abentura da guretzat. Herri baten etorkizuna hezkuntza eta kultura dira, horrekin sinistuta nago erabat, eta hemendik, Zaria Koru Eskolatik gure alea jartzen jarraitu nahi dugu bide horretan”.

Amaitzeko, matrikulazio kanpaina irailean zabalduko duela Zaria Koru Eskolak esan du zuzendariak eta jendea bertaratzera deitu du, informazioa eskatzera. Zaria Koru Eskolaren webgunean informazioa aurkituko dute interesdunek, baita posta elektronikoz mezua bidalita edo 635 200 962 telefono zenbakira deituta ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.