San Agustin Eguna dela eta, erromeria ospatzen ari dira Artikutza inguruan. Jendetza asko hurbildu da bertara, usadioa berritzera.
Kutsadura kasua aurreko astean eman zen Pasaiako Portuan, Donostiako Buenavista auzoaren aurrean, Antxotik metro eskasera. Hainbat bizilagunek eztarrian azkura sentitu zutela jakinarazi dute.
Bihar abiatuko dira Zariagaz Abesbatzako 13 eta 23 urte arteko 50 gazte Txekiar Errepublikan barrena bira egiteko. lau emanaldi eskainiko dituzte, Txekiako haur eta gazte abesbatzekin elkarlanean.
Irailaren 13ra arte izena eman ahalko da begirale ikastaroan. 18 urtetik gorako pasaitarrentzat zein Pasaiako elkarteen kideentzat doakoa izango da.
Jardueretan izena emateko aukera irailaren 2 eta 3rako jarri dute Lezoko emakume taldeko kideek. Ikasturtea urriaren 1ean hasiko dute.