26 urteko langile bat hil da Lezon
Gurpil pneumatiko batek eztanda egin du, eta bertan hil da gaztea. Ipintza industriagunean izan da, Kuluxka enpresan. Recacor enpresakok lagilea zen.
LAB sindikatuak azaldu duenez, gurpil pneumatiko bat lehertu da, eta 26 urteko langilea hil egin da. Istripua Lezoko (Gipuzkoa) Ipintza industrialdean gertatu da. Langilea Kuluxka enpresan ari zen lanean, baina Recacor enpresako behargina zen.
Sindikatuak salatu du azpikontratazioak eta prekaritateak heriotza eragiten dutela, eta gogora ekarri du urtea hasi zenetik Euskal Herrian 30 pertsona hil direla lanean ari ziren bitartean.