Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Gerra emango dugu; ahalik eta estropada txukunena egitera joango gara"

Ohorezko txandan arituko da Hibaika Kontxako bigarren asteburuan. Atzo bezala, hurrengo igandean ere hasieratik borrokatzera eta ahalik eta estropada txukunena egitera joango direla esan du Amaia Gezala entrenatzaileak.

Estropada ahalik eta txukunena egitea dute helburu Hibaikako emakumeek. Argazkia: Hibaika
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/09/02

Ohorezko txandan arituko da Hibaika Kontxako bigarren asteburuan. Ongi merezitako postua, landutakoa eta borrokatutakoa lortu zuen atzo Madalen ontziak, eta hirugarren denborarik onena egin zuen Donostian emakumeen zortzi traineruen artean. 10:54eko denbora egin zuten Hibaikakoek, Oriotik hamar segundora. Bigarren txandan lehiatu ziren lau ontzien artetik bakarrak hobetu zuen denbora hori, Arraun Lagunakek. Azken horrek lau segundotan hobetu zuen Hibaikaren denbora eta bigarren sailkatu zen Kontxako bigarren astebururako.

Horrenbestez, datorren igandean ohorezko txandan arituko da Errenteria-Oreretako ontzia, Orio, Arraun Lagunak, eta San Juanekin batera.

Amaia Gezala entrenatzailea pozik da emaitzarekin. Gogoarekin joan ziren, borrokatzera Kontxan aritzeko txartela lortzera: “Inolako konplexurik gabe atera ginen, borrokatzera, eta ahalik eta gehien aguantatzera Orioko traineruari. Bagenekien hirugarrenetik zortzigarrenera nahikoa estu ibiliko ginela sei talde, hori nahiko argi genuen. Gustura sentitzen hasi ginen estropadan, eta ahalik eta emaitza hoberena lortzera joan ginen. Lortutakoarekin oso pozik gaude”.

Ez da gutxiagorako, Orioren ontzitik 10 segundora gelditu dira errenteriarrak, “ikusita udaran zein denboraldi egin duen, zein nagusitasuna izan duen Oriok oso errenta ona, diferentzia oso txikia izan dela iruditzen zait. Oso pozik nago taldeak egindako lanarekin”. Ziabogaren ostean, ondo kokatu zen Madalen ontzia, “olatu pare bat hartu eta ondo kokatu ginen eta Hondarribia eta Donostiarrari hor atera genien errenta”.

Ilusioa nabarmena dela taldearen artean gehitu du Gezalak, “udako lanak badu emaitza, eta hori bistakoa da. Horrek erantzukizuna ere badakar, ondo egin dugu eta ondo bukatu nahi dugu ohorezko txanda horretan eta gerra eman nahi dugu. Horrek aste honetan ere lan handia egin beharko dugula suposatzen du, igandean ahalik eta hoberen egiteko igandean”. Kontxako bigarren estropadara, lehenengora joandako helburu berarekin joango direla erantsi du entrenatzaileak, “gerra ematera, hasieratik borrokatzera eta ahalik eta estropada txukunena egitera goaz”.

Play Offa buruan

Kontxa bai, baina play offa du buruan Hibaikaren Madalen ontziak. Bi aste gelditzen zaizkie play offa prestatzeko eta Kontxa tartean izanda ere hura prestatzen ari direla aitortu du Gezalak, “Kontxa disfrutatzeko eta entrenamendu on bat egiteko estropada da, guk play offa dugu buruan, liga osoan horretara izan gara, txartela lortzera eta behin hor garela hori prestatzen ari gara. Kontxak balio digu aurkarien artean nola gauden ikusteko, baina benetan balio duena da bi aste barru nola aurkitzen garen denak. Txispa hori ez galtzeko balio digu Kontxak, eta play offera ahalik eta ondoen heltzeko”.

Zaleei ere bidali die mezua Gezalak: “Gurekin disfrutatzea nahi dugu, guk beraiekin pila disfrutatzen dugu eta bihotzez eskertzen diegu hor izatea. Urtetik urtera gero eta jende gehiago, gero eta kamiseta beltz gehiago ikusten dugu eta pila eskertzen dugu. Hibaikak klub gisa azken urteetan egin duen lanaren emaitza da hori, herrian txertatzen ari gara eta gu ere, oso harro gaude  hori ikusteaz eta herrian hori sentitzeaz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.