Aurretik zituen hamalau sariei, beste hiru gehitu dizkio Landarbasok, tartean bere historian lortu duen handiena: Baliko Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketako Grand Prixa. Lanaren emaitza da, eta batez ere ilusioarena.
Giro paregabea sortzea lortu zuen Piztu Lezok larunbatean. Herri Olinpiaden lehen saioa egin zuten goiz eta arratsaldez, eta hamabost talde parte hartzaileek dena eman zuten final handira iristeko.
23 tailer egongo dira aukeran. Hilaren 10era arte eman beharko da izena, Karaez kaleko lokalean.
Ohorezko txandan arituko da Hibaika Kontxako bigarren asteburuan. Atzo bezala, hurrengo igandean ere hasieratik borrokatzera eta ahalik eta estropada txukunena egitera joango direla esan du Amaia Gezala entrenatzaileak.
Ostegunean Errenteria-Oreretan jokatuko dute partida bat, etxeko moduan, eta ostiralean Madalensoron beste hiru jokatuko dituzte.
Gehiengo sindikalak deitu duen elkarretaratzea 11:30ean hasiko da, Ipintza poligonoaren sarreran. Ostiralean hil zen langilea oroituko dute.
Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu du AP-8an. Ibilgailua Alemanian lapurtutakoa zen, eta jabeari bueltatuko diote Range Roverra.
Saguzarren bizimoduaren berri emango dute Ane Caro eta Unai Baroja adituek. Arditurri inguruan egingo dute txangoa.
Aurten 30 ordaindu eta 40 gastatu ahalko dira. Bonoak hilaren 9tik urriaren 9ra erabiliko dituzte atxikitako komertzioetan.