Arditurriko saguzarrak ikustea, larunbat honetarako plana

Saguzarren bizimoduaren berri emango dute Ane Caro eta Unai Baroja adituek. Arditurri inguruan egingo dute txangoa.

saguzarrak arditurri Ugaztun hegalariak ikus ahal izango dira.

Beste urte batez, saguzarren bizimodua ezagutzeko aukera emango dute Arditurrin. Datorren larunbatean izango da, eta ibilaldi bat emango dute han inguruan, 19:00etan hasita.

Ibiltzen hasi aurretik, Ane Caro eta Unai Baroja adituek ugaztun hegalariei buruzko azalpenak emango dituzte: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak… Gainera, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute hara joaten direnek. Ilunabarra aukeratzea ez dute kasualitatea izan: saguzarrak entzuteko momentu onena hori da.

Arditurriko parketxean elkartuko dira, eta toki mugatuak egongo direla ohartarazi dute. Horregatik, erreserba egin beharko da aurretik, 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deituz, edo e-posta bidez idatzita. Prezioa bost eurokoa da, baina lau kideko familiek 15 euro ordaindu beharko dute.

Informazio gehiagorako, sartu orrialde honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.