Lan prekarietatearen kontrako elkarretaratzea, bihar
Gehiengo sindikalak deitu duen elkarretaratzea 11:30ean hasiko da, Ipintza poligonoaren sarreran. Ostiralean hil zen langilea oroituko dute.
Ostialean Ipintza industrialdean langile bat hil zelako, gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du biharko (asteartea, irailak 3) 11:30an poligono horren sarreran. Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea leloarekin deitu dute mobilizazioa. ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitu dute kontzentrazioa.
Lezoko Ipintza poligonoko Kuluxka enpresan hil egin zen 26 urteko nafarra. Recanor enpresarentzat egiten zuen lan, eta gurpil pneumatiko baten eztandaren ondorioz hil zen.