Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kultura eta musikaz blaituko dute Errenteria Atlantikaldiaren marea biziek

Hilaren 19tik 22ra izango den jaialdian Nathy Peluso argentinarra, The Skatalites jamaikarrak, Abdul & The Gang marokoarrek eta frantziarrez osatutako taldea, Beningo BIM, Euskal Herriko Oreka Tx eta Okzitaniako San Salvador arituko dira Itsas Argian, Atlantikaldiaren agertoki nagusian.

AZtlantikaldiaren aurkezpena egin dute gaur Donostiako Aquariumean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/09/04

Atlantikaldiaren aurkezpena egin du gaur Errenteriako Udalak. Urtero bezala, Donostiara eraman du aurkezpen hori, Aquariumera. Bertan, musika eta kultur jaialdiaren seigarren ekinaldiaren xehetasun guztiak aletu dituzte Aizpea Otaegi alkateak, Iker Tolosa jaialdiaren zuzendari eta udaleko Kultur teknikariak, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, eta Sara Zozaya jaialdian parte hartuko duen musikari donostiarrak.

Hilaren 19tik 22ra izango den jaialdian, musikari dagokionez, Nathy Peluso argentinarra, The Skatalites jamaikarrak, Abdul & The Gang marokoarrek eta frantziarrez osatutako taldea, Beningo BIM, Euskal Herriko Oreka TX eta Okzitaniako San Salvador arituko dira Itsas Argian, Atlantikaldiaren agertoki nagusian. Horiekin batera, beste agertokietan eta formatu txikiago edo intimoagoan beste hamazazpi kontzertu atondu dituzte egitarauaren barruan, eta 90 ekitalditik gora, guztira.

Atlantikaldiak seigarren ekinaldi honetan beretzat propio sortutako abestia du. Nøgen taldeak sortu du abesti hori, eta doinu horrekin hasi dute gaurko aurkezpena. Marea biziak, aurtengo leloari erreferentzia egin dio Otaegik, “kontzeptu horren bidez adierazi nahi dugu Atlantikaldiak aukera emango digula beharbada hain ikusgai ez diren artistak ikusteko, mareak behera egiten duenean normalean ezkutuan dauden txokoak ikusteko aukerak ematen baitizkigu, eta Atlantikaldiak horretarako aukera bat izan nahi du, leiho bat izan nahi du artista horiek ikustarazteko, baina mareak gora egiten duenean ere, urez blaitzen dira bazter guztiak eta hori izan nahi du jaialdi honek, Errenteria kulturaz eta musikaz blaituko duen jaialdia”.

Sorkuntzak leku berezia

Sorkuntzak Atlantikaldiaren barruan leku berezia izan duela beti nabarmendu du, bestalde, alkateak. Eta gogora ekarri 2017an martxan jarri zirela Itsas elkarrizketak: “Iniziatiba horren xedea da hemengo eta beste lekuetakoak diren artistak elkarrizketan jarri eta elkarlanean jarrita sorkuntza bereziak ahalbidetzea. Horretarako erakusleihoa ere izan nahi du Atlantikaldiak, beraiek sortutako piezak, emanaldia bereziak ikusteko”.

Kultura eta musikaz blaituko dute Errenteria Atlantikaldiaren marea biziek

Itsas elkarrizketa horiek musikaz harago joan direla aurten azaldu du horren harira, eta bestelako diziplina artistikoak inplikatu dituzte iniziatiba horren barruan. Dantzaren esparruan Atlantik 1050 ikuskizuna izango da batetik, Etxepare Institutuaren bidez Ereintza Dantza Elkartearen eta Eskoziako Dance Base Zentroaren arteko elkarlanetik sortutako ikuskizuna. Arte plastikoen eremuan, berriz, jaialdiaren kartela dela zehaztu du Otaegik. Gastronomiara ere eramango dute itsas elkarrizketa hori, eta Kosta Kostov sukaldari eta DJ bulgariarra eta Mugaritzeko Javier Vergara riko direla zeregin horretan.

Jaialdiak bi zutabe izango ditu, kultur topagunea izango da eta musika jaialdia. Kultur topagunean aipamen berezia egin die alkateak, herriko eta herriaz gaindiko eragileen proposamenek duten garrantziari: “Asko dira aurtengo ekinaldirako jaso ditugun proposamenak eta asko dira eragile horien bidez egingo diren jarduerak. Eskerrak eman nahi dizkiegu, haiei esker lortzen dugulako Atlantikaldiak daukan eskaintza zabala izatea”.

Eskerrak eman dizkie aldi berean musikariei, erakunde laguntzaileei eta jaialdia babesten duten Insalus eta 1870 garagardoari ere.

Jaialdira animatu du Otaegik jende guztia. “dagoeneko izan direnek badakite oso jaialdi interesgarria dela, egun osoko plana, askotariko jarduerez gozatzeko aukera ematen duena, eta publiko oso ezberdinentzako eskaintza egiten duena”.

Telleriak bere aldetik zoriondu egin du udala, gero eta programa ederragoa eta aberatsagoa osatzeagatik: “Elkarrizketa, kultura, sormena aipatu dituzue kultura gizartea eraldatzeko, aurrera egiteko tresna moduan. Atlantikaldia prestatzeko urtero erabili dituzuen ardatzak dira elkarrizketa, sormena, kultura, eta nik uste dut horrek ere uzten duela bere arrastoa. Programa biribila da, nondik sortzen den da inportanteena balio horiek kontuan hartuta eta erro horiekin erraza da aurrera egitea, igerian jarraitzea eta urrunera iristea”.

90 ekintza gutzira

Otaegik Atklantikaldiaren gainean egin duen argazki orokorra xehetasunera eraman du Tolosak. Lau eguneko jaialdiak 90 ekintza izango ditu, eta guztiak Oiartzun ibaiaren bi aldetara zabaldutako zortzi gune ezberdinetan izango dira. Gune bakoitzak bere izaera propioa eta publiko zehatza izango du aurten ere: Herrixka familien gunea izango da; Panier gunean gazteek beren gunea izango dute; sormen gunea izango da Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian, eta Gastrogunea aurten Foru plazan izango da.

Hogei tailer ere antolatuko dituzte, eta horietan izena emateko epea hurrengo astelehenean zabalduko dute. Tartean Armenia, Pakistan, Mexiko, Peru eta beste hainbat gastronomia lantzeko aukera izango dela jakinarazi du Tolosak, “gerora 500 errazio banatuko dira larunbat eguerdian. Tailer horien bidez, kultura ikusle moduan bakarrik gozatzetik harago, lau egun hauetan kultura modu aktiboan praktikatu eta disfrutatzeko aukera eskaini nahi dugu Atlantikaldiaren bidez”. Jaialdian, munduko figura garrantzitsuak izango dira, eta propio eta beste inon ikusi eta entzungo ez diren emanaldiak eskainiko dituzten kolaborazioen uzta jasoko da, eta horren adibide Oreka Tx eta San Salvadorrek sortutakoa.

Aurtengo kartelarekin oso pozik daudela esan du ere Tolosak, “ziurrenik inoiz baino hobeago islatzen du jaialdiaren izpiritua, kartel eklektikoa, anitza, sustraiak dituena baina garaikidea aldi berean eta bereziki zintzoa jaialdiaren izpiritu horrekin”.

Ondo pasatzea, kulturaz gozatzea da helburua baina ez hori bakarrik, kulturatik hausnarketarako bidea zabaldu nahi dutela erantsi du amaitzeko Tolosak, “izango ditugu horretarako aukerak lau egun hauetan zehar ere, eta horren adibide dira Basotik itsasora dokumentalaren emanaldia izango da, errefuxiatuen errealitatea gizarteratzea du helburu, eta dantzaz konpainiaren Basoa ikuskizuna, Gurs kontzentrazio esparruaren gainekoa”.

Zozayak hartu du hitza azkenik. Euskal eszenari bultzada ematea lortzen duela Atlantikaldiak esan du musikari gazteak, baita genero ezberdin asko eremu batean jartzea eta azaleratzea ere, “plazera izango dut aurten jaialdian aritzea”.

Garraio publikoa erabiltzea eskatu diete Errenteriara hurbiltzeko asmoa dutenei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.