Zabalik da Euskaltegietan izena emateko epea. Aurten euskara ikasi nahi duten gurasoei erraztasunak emango zaizkie, baita ikasitakoa seme alabekin lantzeko aukera ere.
Norbaitek nahita puskatu zituen hamar anklajeak, abuztuan. Mendizale federazioak txikizioak salatu ditu, eskalatzaileen bizitza arriskuan jartzen duelako.
Hilaren 19tik 22ra izango den jaialdian Nathy Peluso argentinarra, The Skatalites jamaikarrak, Abdul & The Gang marokoarrek eta frantziarrez osatutako taldea, Beningo BIM, Euskal Herriko Oreka Tx eta Okzitaniako San Salvador arituko dira Itsas Argian, Atlantikaldiaren agertoki nagusian.
Lezoko Dantzazaleak taldeak hilaren 14rako antolatu du X. Muxiko Eguna. Bazkarirako txartelen ordainketa aldez aurretik egin behar da.
Oihal eta sokazko koilareak egiteko tailerra izango da eta Jone Taberna bitxigile, diseinatzaile eta ilustratzaileak gidatuko du tailerra. Ekoizpen prozesua ezagutzearekin batera parte hartzaileek etxera eramango dute beraiek egindako koilarea.
Bazkaria hilaren 14an da, Santakrutz Egunean. Bazkariaren prezioa 10 eurokoa da, eta Aiton Bordan jarri dute apuntatzeko zerrenda.
'Josiz jabetu' ikastaroa emango dute, urritik abendura bitartean, Emakumeen Etxean. Tytti Thusberg diseinatzaileak eta Aran Erasunek parte hartuko dute.