Korapiloak koilare bihurtzeko tailerra Habian! hazitegian

Oihal eta sokazko koilareak egiteko tailerra izango da eta Jone Taberna bitxigile, diseinatzaile eta ilustratzaileak gidatuko du tailerra. Ekoizpen prozesua ezagutzearekin batera parte hartzaileek etxera eramango dute beraiek egindako koilarea.

Jone Tabernak gidatuko du tailerra Torrekuan.

Korapiloak tailerra emango du Jone Tabernak Habian! hazitegian urriaren 4an. Oihal eta sokazko koilareak egiteko tailerra izango da eta bitxigile, diseinatzaile eta ilustratzaileak gidatuko du tailerra. Ekoizpen prozesua ezagutzearekin batera parte hartzaileek etxera eramango dute beraiek egindako koilarea.

Soka eta oihalezko koilareak egiteko torrija izenarekin bataiatu zuen teknika erakutsiko du Tabernak tailerrean. Korapilo eta tolesduraz, silikona pistolen laguntzarekin norberaren gustuko koilarea sortzea da asmoa. Teknikaz gain, kolore eta testuaren konposaketa jarriko dira praktikan, parte hartzaile bakoitzaren diseinua bakarra izan dadin. Piuezen helburua objektu janzgarria izatea da helburua antolatzaileen esanetan, “torrija ogi zaharrarekin bezala, oihal birziklatuekin egin daiteken gauza atsegingarria”.

Tailerrean parte hartzeko ez da ezagutzarik behar, eskulanak gustuko dituzten haur eta gazteei zuzenduta dago eta gehienez 10 lagun eta gutxienez 7k har dezakete parte. Izena emateko 943 494 129 telefono zenbakira deitu edota posta elektronikoa erabili beharko da inprimaki hau beteta. Ikastaroa Torrekuan izango da, lehen solairuan, 18:00etatik 20:00etara.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.